Itsasoak ez du esperantzarik: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
 
== Gaiak ==
Ordura arteko euskal literaturan gutxi landutako gaiak azaltzen ziren eleberrian: maitasuna, bakardadea, bikote-harremanak, desamodioa eta sexu pittin bat, dena ere [[existentzialismo]]z eta malenkonia ukitu batez.
 
== Argumentua ==
{{lan infotaula}}
Xabierren eta Inesen arteko harremana kontatzen digu liburuak, Xabierrek berak lehenengo pertsonan kontatuta. Protagonistak unibertsitateko ikasle giroko gazteak dira. Miren Millelabeitiak horrela laburtu zuen: "Protagonista bietako batek lehen pertsonan kontatua, maitale zeharo desberdin biren maitasun-nahiari eta urruntzeari, eta deselkartzeari buruzko istorioa da Altunarena, udagoieneko arratsalde alper bateko ordu geldoak jarraituz hiru ataletan antolatua: “Bostak”, “Seirak” eta “Zazpirak”. Hauetako bakoitza azpiataletan banaturik dago, sei azpiatal ditu “Bostak” atalak, beste horrenbeste “Seirak” atalak, eta bat-bateko heriotza hirugarren azpiatalean, “Zazpirak” atalak. Antolaketak eta flash-backaren erabilerak agerian uzten du kontakizunean denboraren joanak duen garrantzia, geldoegia maitasun istorioak duen arrapaladako ebazpena kontutan izanik".<ref>http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=670</ref>