Itsasoak ez du esperantzarik: berrikuspenen arteko aldeak

liburua
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{lan infotaula}} '''''Itsasoak ez du esperantzarik''''' 1973an Luis Haranburu Altuna (1947) idazleak plazaratutako lehen eleberria izan zen. Nobela laburra da. Garaian g...»
(Ez dago alderik)

16:59, 8 abuztua 2020ko berrikusketa

Itsasoak ez du esperantzarik 1973an Luis Haranburu Altuna (1947) idazleak plazaratutako lehen eleberria izan zen. Nobela laburra da. Garaian gaia ez zen oso ohikoa eta, ondorioz, arrakasta handia ezagutu zuen lan honek eta, ondorioz, beste bi argitalpen ere egin ziren, 1987 eta 1994an.

Itsasoak ez du esperantzarik
Jatorria
Egilea(k)Luis Haranburu Altuna
Argitaratze-data1973
IzenburuaItsasoak ez du esperantzarik
ArgitaletxeaLur argitaletxea
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Garrantzia

"Euskal literaturaren hastapenetan idatzi ziren aurreneko eleberrien artean aipagarrienetakoa, berrikuntza izan zelako euskal letretan eta garai hartan sortu zuen oihartzunagatik. Best-sellerra izan zen bere sasoian. Euskal irakurle gazteen artean asko irakurri zen (Frankismoko libururik salduenen artean dago)". "Gaurko begiekin begiratuta liburua xinpletxoa ere izan daiteke, baina oraindik ere erraz irakurtzen da eta ez du galdu bere ukitu modernoa".[1]

Gaiak

Ordura arteko euskal literaturan gutxi landutako gaiak azaltzen ziren eleberrian: maitasuna, bakardadea, bikote-harremanak, desamodioa eta sexu pittin bat, dena ere existentzialismoz ukitu batez.

Argumentua

Xabierren eta Inesen arteko harremana kontatzen digu liburuak, Xabierrek berak lehenengo pertsonan kontatuta. Protagonistak unibertsitateko ikasle giroko gazteak dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak