Muruzabalgo jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Erdi Aroko jauregia, Muruzabalen kokatua
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb '''Muruzabalgo jauregia''' Zabalegiko markesak Nafarroako Izarbeibarko Muruzabalen era...»
(Ez dago alderik)

09:28, 7 abuztua 2020ko berrikusketa

Muruzabalgo jauregia Zabalegiko markesak Nafarroako Izarbeibarko Muruzabalen eraikitako jauregia da. Zabalegiko markesaren titulua 1691ko maiatzaren 18an sortu zen, eta Francisco Juaniz Muruzabalgoari eman zitzaion.

Jauregia XVII. mendearen bukaerakoa da. Harrizko fatxada barrokoa du. Hiru solairu dauzka, molduren bidez bereiziak. Teilatupean, erlaitz bat du, eta teilatu-hegala zabala da. Kantoietako dorre karratuen gaineko materiala xumeagoa da. Ate karratuaren gainean balkoi bat du, eta inguruan, zenbait leiho, simetrikoki paratuak. Barnealdean patio bat du, putzu batekin.