Espainiako Langile Alderdi Sozialista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
t geh
15. lerroa:
Alderdi barneko arazo ideologikoak Gerra Zibilaren amaieran areagotu ziren (1939) eta Tolosako eta Suresnesko biltzarretan (1972 eta 1974) buruzagi historiko batzuek dimisioa eman zuten ([[Rodolfo Llopis]]ena, besteak beste). Horrekin batera, talde berri batek, Espainian egoitza zuenak, beretu zuen alderdiaren agintaritza ([[Felipe González]], idazkari orokor izendatu zutena, Alfonso Guerra, P. Castellanos). [[Francisco Franco|Franco]] hil (1975) eta alderdia legeztatu zenean, 1977 eta 1979ko hauteskundeetan parte hartu zuen, eta oposizioko talde nagusi bihurtu zen.
 
[[1979]]an, PCErekin batera, arrakasta handia izan zuen Espainiako hiri handietan, eta, marxismoa baztertuta, 1982an garaipen handia, gehiengo absolutua, lortu zuen hauteskunde orokorretan; Felipe González izan zen beraz Gobernuko Lehendakari. [[1986]]ko hauteskunde orokorretan, berriz ere lortu zuen gehiengo absolutua, eta Felipe Gonzálezek jarraitu zuen gobernuburu. Hurrengo urteko udaletako, autonomia erkidegoetako eta Europako legebiltzarreko hauteskundeetan, ordea, jaitsiera izan zuten. Ekonomia eta hezkuntza alorreko politikan batez ere izan ditu kritika handienak; bide horretatik, UGT sindikatua, hasiera-hasieratik PSOEren aldeko izan zena, argi eta garbi jarri zen alderdiaren kontra.
 
Euskal Herriari dagokionez, Euskal Herriaren autodeterminazioa babestu zuen 1978an. Denbora laburrean, baina, Hego Euskal Herria bi autonomia erkidegotan banatzea babestu zuen, EAE eta Nafarroa, baita haren PSE filiala PSE eta PSN taldeetan zatitzea ere 1982an. Alderdiak, guardia zibilaren aldeko posizio garbia hartu zuen urte horretan, frankismotik haren sakoneko aldaketarik egin gabe. Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan, Espainiako gobernura helduta, Felipe Gonzálezek eta gobernuko arduradun garrantzitsuek (Rafael Vera, José Barrionuevo), baita Bizkaia eta Gipuzkoako alderdi eta gobernu ordezkariek, legez kanpoko GAL talde armatua sortu eta babesten parte hartu zuten. Lotura bat izan zuen talde horrekin Luis Roldan gobernu ordezkari eta PSOEko kideak.
1989 eta 1991eko hauteskundeetan botoak galtzen segitu zuen PSOEk; baina, hala ere, boto gehien zituen alderdia izaten jarraitu zuen. Bestalde, arazo handiak izan zituen urte horietan, alderdi barneko joerak zirela eta.
 
Ekonomia eta hezkuntza alorreko politikan batez ere izan ditu kritika handienak Espainian; bide horretatik, UGT sindikatua, hasiera-hasieratik PSOEren aldeko izan zena, argi eta garbi jarri zen alderdiaren kontra.1989 eta 1991eko hauteskundeetan botoak galtzen segitu zuen PSOEk; baina, hala ere, boto gehien zituen alderdia izaten jarraitu zuen. Bestalde, arazo handiak izan zituen urte horietan, alderdi barneko joerak zirela eta. Ustelkeria eta GAL kasuek itzal egin zioten 1996an, eta PP garaile atera Espainiako hauteskunde orokorretan.
 
[[2014]]ko [[abenduaren 1]]ean, PSOE lan-astea 35 ordura murriztearen aurka eta erretiro adina 67 urtera luzatzearen alde agertu zen.<ref>[http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/2766996/psoeren-programa-ekonomikoa--sanchez-35-orduko-lanastearen/ «Pedro Sanchez, lan-astea 35 ordura murriztearen aurka»], ''EiTB'', 2014-12-01</ref> Alderdia Espainiako monarkiaren prerrogatiba bereziak iraunaraztearen alde nabarmendu da, Espainiako eskuin eta eskuin muturrarekin bat eginez.<ref>{{Erreferentzia|izena=Irene|abizena=Castro|izenburua=PP, PSOE y Ciudadanos apoyan que las injurias a la Corona sigan siendo delito pese al varapalo de Estrasburgo|hizkuntza=es|url=https://www.eldiario.es/politica/PP-PSOE-Ciudadanos-despenalizacion-Corona_0_749625338.html|aldizkaria=eldiario.es|sartze-data=2020-03-10}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=PSOE, PP y Vox impiden que se investiguen las irregularidades de Juan Carlos de Borbón|hizkuntza=es|data=2020-03-10|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200310/psoe-pp-y-vox-impiden-que-se-investiguen-las-irregularides-de-juan-carlos-de-borbon|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2020-03-10}}</ref>