Barbazana kapera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
[[Kripta]] bat dauka azpian, egin zena lurraren desnibela berdintzeko. [[Oinplano]]an, karratua da, eta erdian pilare oktogonal bat dauka, kapitel leunekoa. Hortik zortzi arku abiatzen dira, [[ganga]] lau tartetan banatzen dutenak. Lurretik 6 bat metrora dago ganga. Kripta, egun, ehorztegia da. Hormei atxikitako nitxoetan Iruñeko zenbait apezpiku dautza.
 
Kripta gaineko kaperara klaustrotik sartzen da, ate zabal batetik. Aldamenetan, [[trazeria]] finez apainduriko leiho bana dago. Apaindura mota hori oso ohikoa izan zen [[XIV. mende]]ko kaptilukapitulu-aretoetan. Barneko espazioa karratua da oinplanoan, baina altuera batetik goiti oktogonala da, bazterretako tronpei esker.
 
Zortzi puntako izar-ganga bat dauka estalki, tertzeleteen, loturen eta nerbioen nahasketa katramilatu bat duena. Zenbait puntutan [[giltzarri]]ak daude, baina denetan erdiko giltzarria nabarmentzen da, Ama Birjinaren erliebe polikromatua baitu. Hormei atxikitako [[Mentsula|mentsulek]] eusten diote gangari, non animaliak baitaude irudikaturik.