Jacques Cartier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
<br>
{{Wikipedia1000}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
78 ⟶ 79 lerroa:
[[File:L arrivee de Jacques Cartier a Stadacone en 1535.jpg|thumb|Jacques Cartier Stadaconera iristen, 1535ean]]
[[File:Jacques Cartier Meeting the Indians at Stadacona, 1535.jpg|thumb|Jacques Cartier Stadaconakonako amerindiarrekin biltzen, 1535ean]]
Bigarren bidaia handik itzuli eta hilabete gutxira hasi zen. [[1535|1535eko]] [[Maiatzaren 19|maiatzaren 19an]] abiatu ziren Saint-Malotik. Aldi hartan, hamabost hilabeterako janariarekin joan ziren, hiru itsasontzitan: La Petite Hermine, L’Emérillon eta La Grande Hermine. Cartier bera La Grande Herminen joan zen. Txorien Uhartera iritsi ziren, eta handik [[Belle Isleko itsasarteanitsasartea]]n barna joan ziren San Laurendi ibaira. Aldi hartan, Anticosti uhartearen eta kontinentearen artetik pasatu ziren, Jacques Cartier itsasartean barna. Anticostin elkartu ziren berriz ere hiru itsasontziak, itsasoa zeharkatzean elkarrengandik urrundu baitziren, ekaitzen ondorioz. Bidean [[beluga]] edo balea zuri batzuk ikusi zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saint-Malo au vent de l'histoire|hizkuntza=fr-FR|url=https://armen.bzh/articles-index/saint-malo-au-vent-de-lhistoire/|aldizkaria=ArMen - Revue Bretagne culture société|sartze-data=2020-05-06}}</ref>.
 
Espedizio hartan joan ziren aurrekoan bahitutako bi irokesak, Taignoagny eta Domagaya. Ordurako [[Frantses|frantsesa]] ikasia zuten, eta itzultzaile lanak egin ahal izan zituzten. Cartierrentzat laguntza handia izan zen haiek egotea, San Laurendi ibaian gora joan ahal izateko.