Frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
22. lerroa:
 
=== Erbesteko bidea ===
Cadizko Gorteek, 1812an, bi ebazpen onartu zituzten, non Jose I.aren gorteko ondasun guztiak konfiskatzen ziren, bai eta errege honen administrazioarekin elkarlanean aritu zirenenak ere. Erregea [[Gasteizko gudua|Gasteizko guduan]] erori ondoren, 1813. urtearen erdialdean, gorte osoa Frantziara igaro zen, eta haiekin batera erbesteratu ziren, modu batean edo bestean, erregimenarekin lankidetzan aritu zirenak<ref>PALOMERO CARO, Rafael eta PÉREZ RODRÍGUEZ, Josep Maria: ''Histocard 2. Història contemporània de Catalunya i d'Espanya''. Castellnou Edicions. Barcelona, abril del 2006. Col·lecció Minimanual, 14. zbk. <nowiki>ISBN 84-9804-211-9</nowiki>. Plana 39.</ref>. Horien artean elizgizonak, nobleziako kideak, militarrak, legelariak eta idazleak zeuden, hala nola, Juan Sempere eta Guarinos; [[Javier de Burgos]], Sebastián de Miñano, Alberto Lista, José Mamerto Gómez Hermosilla, Manuel Narganes eta Fernando Camborda kazetariak; [[Juan Meléndez Valdés]], Pedro Estala, Juan Antonio Llorente, [[Leandro Fernández de Moratín]], [[José Marchena]] eta Félix José Reinoso idazleak; José Antonio Conde, Martín Fernández de Navarrete eruditoak Francisco Amorós eta beste asko. Frantziara ere abiatu ziren, baina ez zehazki erbesteratuak gisa, Jose I.aren erregealdian preso hartutakoak eta Galiako lurraldera eramaten zituztenak.
[[File:Francisco de Goya - Retrato de Leandro Fernández Moratín - Google Art Project.jpg|thumb|right|250px|<small><center>Leandro Fernández de Moratín</small></center>]]
Kalkuluen arabera, 4.000 espainiar baino gehiago zeuden Frantzian emigrazioaren une gorenean, nahiz eta beste iturri batzuen arabera zenbaki hori 12.000koa izan. Konfiantza guztia Fernando VII.arengan jarri zen, Napoleonekin akordio bat sinatu zuena, non Jose I.ari zerbitzatuko zion inor ez zen errepresaliatua izango, eta errege berria Espainiara itzultzean eskubide eta ohore guztiez gozatzen jarraituko zuten.
 
== Erreferentziak ==