«Selinonte»: berrikuspenen arteko aldeak

26 bytes added ,  Duela 3 hilabete
fix lint error
(fix lint error)
 
== Aztarna arkeologikoak ==
[[Fitxategi:Selinunte-East-Hill-bjs-1.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Selinonteko akropolia.}}</small>]]
Hiria itsasoaren ondoan dago, bi ibairen artean: mendebaldean Modione (antzinako Selinus) eta ekialdean Cottone. Hiria bi muinoren gainean zegoen mendi-lepo batekin konektaturik. Hegoaldeko hiriko zatian, itsasoaren ondoan, [[akropolia]] dago bi kale perpendikularrekin. Hor zenbait tenplu daude (A, B, C, D, O, R eta Y). Iparraldean, hiria plano [[Hipodamo Miletokoa|hipodamiko]] baten arabera egin zen, [[nekropoli]] eta akropolien garaikidea (Galera-Bagliazzo eta Manuzza). Beste aztarna garrantzitsu batzuk ibaien arteko muinoetan agertu dira. Ekialdean, (E, F, G) tenpluak daude eta nekropoli bat (Buffa) gaurko Marinella hiriaren aldean. Mendebaldean, Selinonteko aztarnarik zaharrenak agertzen dira, hots, [[Demeter|Demeter Maloforos]] santutegia<ref> http://www.selinunte.net/il_santuario_di_malophoros.htm</ref>, non botozko irudiak agertu baitziren. Honen iparraldean, beste tenplu bat zegoen<ref> http://www.selinunte.net/il_tempio_m.htm</ref>, eta nekropoli arkaikoa (Pipio, Manicalunga, Timpone Nero). Hiriko bi portuak bi ibaien bokaletan zeuden.
 
 
=== Akropolia ===
[[Fitxategi:Selinunte settlement structures on NE part of acropolis.jpg|thumb|px 250250px|<small><{{center>|Selinonteko akropoliaren egiturak}}</small>]]
Selinonteko akropolia mendixka batean kokatuta, Modione (antzinako Selinon) eta Cottone ibaien artean. Hor hiriko portua dago. Aurrean, '''“A”''' eta '''”O”''' tenpluak, eta hauen ostean, '''“C”''' tenpluaren zutabe-lerro bat.
 
 
=== "A" eta "O" tenpluak ===
[[Fitxategi:Temples A, B, and C at Selinunte sel26.jpg|thumb|px 250250px|<small><{{center>|Selinonteko '''"A"''', '''"B"''' eta '''"C"''' tenpluen aztarnak}}</small>]]
Hauetariko aztarna gutxi geratzen dira, besterik basamentua eta aldarea, K.a. 490-460 artean eraiki zena. Biek egitura berdina dute, '''“E”''' tenpluaren antzekoa, ekialdeko muinokoa. [[Peristilo]]ak 16,2 metroko luzera du eta 40,2 zabalera, 6 x 14 zutabe (6,23 metro garai). Barrualdean [[Arkupe|''pronaos in antis'']] bat dago, [[naos]] bat [[adyton]] batekin eta [[opistodomos]] in antis bat, naosetik aldenduta. Naosak pronaosa baino maila bat altuagoa du eta adytonak beste maila bat gehiago.
'''“A”''' tenpluaren pronaos eta naosen artean, bi eskailera kiribilek galeriara edo goiko solairura zuzentzen zuten. '''“A”''' tenpluaren pronaosen zoladurak [[mosaiko]] bat du, non ikus daitezkeen [[Tanit]] feniziar jainkosaren irudi sinbolikoak, [[kaduzeo]] bat, eguzkia, koroa bat eta zezen baten burua. Horrek guztiak adierazten du eremua berrerabili zela [[Kartagotar|puniko]] aldian etxeko- edo leku-erlijioso moduan.
 
=== '''“C”''' tenplua ===
[[Fitxategi:Selinunte-pjt3.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Selinonteko '''"C"''' tenpluaren aztarnak}}</small>]]
Inguru honetako zaharrena da, K.a. 550. urtekoa. K.o. 1925-27 urteen bitartean, iparraldeko 14 zutabe eta taulamenduaren zati bat altxatu ziren. Peristilo bat zuen (24 x 63,7 metrokoa) 6 x 17 zubatekoa (8,62 metroko garaiera). Sarrerera heltzeko zortzi maila igo behar dira. Horrek baditu atari bat, zutabezko bigarren lerro batekin eta pronaos bat. Honen atzean naos eta adytona dago, egitura bakuna eta estukoak (ezaugarri arkaikoa). Oinplanoa ekialdeko muinoan dagoen '''“F”''' tenpluaren berdintsua da. Anitz elementuk adierazten dute egin den esperimentazioa eta dauden diferentziak [[Doriar ordena|doriar]] tenpluen eredutik: zutabeak baxuak eta sendoak dira (zenbaitetan harri berekoak), ez dute [[entasi]]rik, [[arteka|arteken]] kopuruan aldeak daude, zutabeen artekoa ez da berdina, izkinetako zutabeen diametroa besteena baino handiagoa da, e.a.
Tenpluan honako aztarna hauek aurkitu dira: [[erlaitz]]aren zenbait polikromatutako zatiak; [[Frontoi (arkitektura)|frontoian]] kareharrian egindako 2,5 metroko [[gorgona]] baten burua; hiru [[metopa]] non azaltzen den [[Perseo]] Gorgona hiltzen, eta [[Apolo]]ren koadrigaren aurrealdeko bista bat. Hauek guztiak [[Palermo]]ko museoan daude. Aurkitu diren zigiluen kopuruaren arabera, litekeena da '''“C”''' tenplua artxibategi bat izatea eta eta epigrafiaren ebidentziek<ref>Inscriptiones Graecorum XIV 269</ref> adierazten dutenez, Apolori edo [[Herakles]]i<ref>Margaret Guido; Vincenzo Tusa, Guida archeologica della Sicilia, Palermo, Sellerio, 1978, pp. 68-80</ref> sagaratuta egotea.
 
=== “D” tenplua ===
[[Fitxategi:Koldewey-Sicilien-vol2-table13.png|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Selinonteko '''"D"''' tenpluaren oinplanoa (Koldewey, 1899)}}</small>]]
Tenplu hau K.a. 540 urtean eraiki zen. Haren mendebaldeko aldea ipar-hegoaldeko kalera begira dago. Peristiloak 24 x 56 metro ditu eta 6 x 13 zutabe (7,51 metroko garaiera). Hor pronaos in antis bat dago eta luzaturiko naos bat, adyton batean bukatzen duena. Hobeto jarraitzen ditu orden klasikoen arauak '''“C”''' tenpluak baino (zutabeak zenbait inklinazio dute, lirainagoak, eta entasi dute, bi [[distilo]] pronaos in antisek atariari eusten diote), baina badu zenbait ezaugarri arkaiko, hala nola, irregulartasuna zutabeen arteko aldean, zutabeetako diametroan eta zutabeen arteken kopuru ezberdina.
 
 
=== “Y” tenplua ===
[[Fitxategi:Palermo-Museo-Archeologico-bjs-14.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Europaren bahiketa. "Y" tenpluko metopa bat}}</small>]]
'''“D”''' tenpluaren ekialdean, aldare txiki bat aurki dezakegu antzinako santutegi bateko basamentuaren aurrean, hau da, '''“Y”''' tenplua, edo ''Metopa txikien tenplua'' izenekoa ere. Berreskuraturiko [[Metopa|metopek]] 84 zentimetroko garaiera dute, data K.a. 570. urtekoa izanik. Hauetan honako irudi hauek agertzen dira: profilezko eta makurturiko [[esfinge]] bat, Delfosko Triada ([[Leto]], Apolo eta [[Artemisa]]) aurrealdeko zurruntasunez, eta [[Europa (mitologia)|Europaren]] bahiketa. Beste bi metopak, K.a. 560. urtekoak, birziklatu ziren [[Hermokrates]]en harresia eraikitzean. Hauek Demeter eta [[Kore]]ren koadriga erakusten dute ([[Helios]], [[Selene]] edo Apolo agian?) eta [[eleusiar misterioak]], non emakumeek zereal-buruak baitzeramatzaten (Demeter, Kore eta [[Hekate]]?, [[Moirak]]?). Hauek guztiak Palermoko Museo Arkeologikoan daude.
 
 
=== Manuzza mendixka ===
[[Fitxategi:Stadtplanung Selinunt.JPG|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Solinonteko akropoliaren oinplanoa, Gustave Fougèresek egina, 1910ean}}</small>]]
Akropoliaren iparraldean Manuzza mendixkan, gaurko kaleak profilatzen du zonalde bat trapezoide formakoa non antzinako [[agora]] kokatuta baitzegoen. Urbanizazioa plano [[Hipodamo Miletokoa|hipodamikoaren]] arabera eginda zegoen (aireko argazkiaren bidez berreginda), eta akropoliaren orientazioa ezberdin samarra zen, [[insulae]] luzeekin (190 x 32 metrokoak), ipar-hego orientaturik. Agian, hor kokatuko zen antzinako [[agora]], defentsarako harresi batez inguratuta.
 
=== Ekialdeko mendixka ===
Ekialdeko mendixkan hiru tenplu daude. Nahiz eta leku berean eta ipar-hego ardatzean egon, badirudi toki sakratu ezberdinak ([[temenos]]) zirela '''“E”''' eta '''“F”''' tenpluen artean horma bat zegoelako. Gune-sakratu honek antza handia du [[Megara]]ko akropoliaren mendebaldeko maldekin, hots, Selinonteren metropoliarekin. Hau ikusita, errazago da tenplu bakoitzeko kultoa jakitea.
[[Image:Selinunte-TempleE-Plan-bjs.png||thumb|px 250250px|eskuinera|<small>{{center|Solinonteko '''"E"''' tenplua (Hera)}}</small>]]
<center>Solinonteko '''"E"''' tenplua (Hera)</small>]]
 
'''“E”''' tenplua, hiruetatik berriena, K.a. 460-450ean eginda, akropoliaren '''“A”''' eta '''“O”''' tenpluen oso antzekoa. Gaurko egoera [[anastilosis]] (eraikin baten zaharberritzea jatorrizko materialak erabiliz) eztabaidatsu baten ondorioa da, 1956-1959 artean gauzatu zena. Peristiloak (25,33x67,82 metrokoa, 6x15 zutabeduna eta 10,19 metroko garaiera) estaltzen zuen [[estuko]]aren aztarnak, oraindik zenbait partetan daude.
Tenplu honetan sartzeko eskailerak daude: ekialdean hamar maila ditu, pronaos in antisen ondoren, beste sei maila daude naosera heltzeko eta, azkenean, beste sei gehiago adytoneraino, naosaren atzean. Adytonaren atzean, horma batez aldenduta, opistodomos in antis bat dago. [[Friso]] doriar baten, naosen hormen gainean, metopetan gizakiak irudikatuta daude. Buruak eta emakumeen parte biluziak [[Parosko marmolez]] eginda daude eta gainontzekoa, tokiko harriz. Lau metopek irauten dute: Herakles [[Antiope]] amazona hiltzen; [[Hera]] eta [[Zeus]]en ezkontza; [[Akteon]], [[Artemisa|Artemisen]] ehiza-txakurrek urraturik; Atena [[Entzelado]] erraldoia hiltzen eta beste zati bat, agian, [[Apolo]] eta [[Dafne]] irudikatuz. Hauek guztiak Palermoko Museo Arkeologikoan daude. Tenplu horretan egindako indusketen arabera, bazeuden beste eraikin sakratu batzuk, hauetariko bat K.a. 510ean suntsitu zen. '''“E”''' tenplua [[Hera|Heraren]] ohorrez eraiki zen inskripzio batek<ref> IG XIV 271</ref><ref>Tony Spawforth, The Complete Greek Temples 2006, p. 131.</ref> adierazten duen moduan. Hala ere, beste ikertzaileen ustez, [[Afrodita]]ri sagaratuta zegoen<ref>Filippo Coarelli; Mario Torelli, Sicilia (Guide archeologiche Laterza), Bari, Laterza, 1988, pp. 72-103</ref><ref>Henri Stierlin, Grecia. De Micenas al Partenón, p.81, Taschen (2009), ISBN 978-3-8365-1039-4.</ref>.
 
[[Fitxategi:Selinunte-TempleF-Plan-bjs.png|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Solinonteko "F" Tenpluaren oinplanoa}}</small>]]
'''“F”''' tenplua hiruetatik zaharrena eta txikiena da. K.a. 550-540ean eraiki zen, '''“C”''' tenpluaren eredua jarraituz. Tenplu guztietatik arpilatuena izan da. Horren peristiloa (24,43x61,83, 6x14 zutabeduna eta 9,11 metroko garaiera). Honek zutabeen arteko espazioan harrizko pantailak ditu (4,7 metrokoak). Hauetan gezurrezko ateak, pilastrak eta [[arkitrabe]]ekin pintatuta daude. Benetazko sarrera ekialdearen gibelean zegoen. Pantailen helburua ez dago oso argi, bakarrak greziar tenpluen artean baitziren. Batzuen ustez, botozko opariak babesteko egin ziren edo zenbait erritu ez-iniziatuen bistatik ekiditzeko ([[Dioniso]]zko misterioak). Barrualdean, atari bat dago beste zutabe-lerro batekin, eta pronaos, naos eta adyton bat ere, zeinen egitura luze eta estuak ezaugarri arkaikoa adierazten duen. Ekialdean, bi metopa arkaikoak (K.a. 500 urtekoak) 1823ko indusketetan aurkitu ziren. Hauetan Atena<ref>Amedeo Maiuri, Arte e civiltà nell'Italia antica, (Conosci l'Italia, vol. IV), Milano, 1960, pp. 79-80, 89-92, 106-108</ref><ref>Sabatino Moscati, Italia archeologica, Novara, De Agostini, 1973, vol. 1, pp. 120-129</ref> eta Dioniso agertzen dira, bi erraldoiak hiltzen zituztenean. Gaur egun zainduta daude Antonio Salinas Eskualdeko Museo Arkeologikoan<ref>https://en.wikipedia.org/wiki/Regional_Archeological_Museum_Antonio_Salinas</ref>. Adituen arabera, '''“F”''' tenplua Atena edo Dionisori<ref>Filippo Coarelli; Mario Torelli, Sicilia (Guide archeologiche Laterza), Bari, Laterza, 1988, pp. 72-103</ref><ref>Mogens Herman Hansen & Thomas Heine Nielsen (2004). «Sicilia». An inventory of archaic and classical poleis (ingelesez). Nueva York: Oxford University Press. p. 223. ISBN 0-19-814099-1.</ref> sagaratuta zegoen, kasu honetan [[peristasia]] itxita zegoelako.
 
 
=== Gaggera mendixka eta Malaforos santutegia ===
[[Fitxategi:Selinunte102.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Aldarea, Demeter Malaforos santutegian}}</small>]]
Gaggera mendixkan badaude oso antzinako santutegi baten hondarrak, hau da, Selinonteko emankortasun jainkosaren, Demeter Malaforosen, santutegia. Toki honetan 1874 eta 1915 artean etengabeko indusketak egin ziren. Gune honen egoera askotarikoa dena, K.a. VI. mendean muinoaren magalean eraiki zen eta, seguru asko, hileta-prozesio estazio gisa erabili zen Manicalunga nekropolira abiatu baino lehen.
Hasieran, gunea eraikin gabekoa zen eta eremu zabal bat zuen, aldare batekin, erritualak egiteko. Geroago, tenplua eta horma garaia ([[temenos]]) egin zirenean, santutegia bilakatu zen. Santutegi honek laukizuzenezko (60x50 metrokoa) itxiera zuen. Sarrera ekialdean zegoen [[propileo]] in antis baten zehar (K.a. V. mendean eraikitakoa). Honen aurrean, eskailera bat eta egitura zirkular bat zeuden. Itxieratik kanpo, propileoaren bi alboetan, arkupe luze baten hondarrak daude ([[estoa]]) aulkiekin erromesentzat, zeinek aldareak eta botozko objektuak utzi baitzituzten.
Tenplua eta aldarearen artean, harrian kanal bat zulatu zen, iparraldetik datorrena esparru osoan zehar, helburua zen santutegira ura ekartzea hurbileko iturri batetik.
 
[[Fitxategi:Selinunte malophoros.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Demeter Malaforoserako ubidea}}</small>]]
Kanala igaro bezain pronto, [[megaroi]] itxurako Demeter tenplua dago (20,4x9,52 metrokoa). Nahiz eta [[krepidoma]] eta zutabeak ez izan, baditu pronaos, naos, aditon eta nitxo bat atzean.
 
 
=== Nekropolia ===
[[Fitxategi:Ephebus of Selinunte.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Selinonteko efeboa. }}</small>]]
Selinonteren iguruan eremu batzuk erabili dira nekropoli gisa.
* '''Buffa''' (K.a. VII. eta VI. arteko mendekoa): ekialdeko mendixkaren iparraldean. Eremuak triangeluar botozko lubakiak ditu (25x18x32 metrokoak) terrakota, ontzi eta animal-hondarrekin (seguruena sakrifizioak egiteko)<ref>www.selinunte.net".</ref>.
 
=== Cave di Cusa ===
[[Fitxategi:Rocche-di-Cusa-bjs-1.jpg|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|Bukatu gabeko zutabeak Cave di Cusan}}</small>]]
Harrobi hauek kareharrizko geruzez osatuta daude, [[Campobello di Mazara|Campobello di Mazzara]]<nowiki/>tik gertu, Selinontetik 30 km-ra. Toki haietatik atera zen harria Selinonteko tenpuak egiteko. Agerikoa denez, harrobi-lanak eten ziren hiria erasotuta izan ondoren K.a. 409. urtean. Harginen eta beste langile batzuen ihesak baimentzen du hargintzaren prozesu osoa ikustea, hau da, ebakidura zirkular sakona egin zenetik, azken zutabe-danborrak (sekzio zilindrikoak) egin arte, jadanik prest garraiatzeko.
Zutabeen sekzio hauekin batera, kapitelak eta ebaki karratuak daude ere, azken hauek baliagarriak ziren blokeak garraiatzeko, helburu bakarra Selinonteko tenpluak. Zutabe-danbor batzuk prest zeuden garraiatzeko eta beste batzuk, berriz, bidean utzi ziren. Zenbait sekzio erraldoi, '''“G”''' tenplurakoak, Cave di Cusaren mendebaldean aurkitu dira, laga ziren egoera berdinean.
 
== Txanpongintza ==
[[Fitxategi:Selinos didrachm ANS 685 670331.jpg|[[Selinus]] ([[Selinunte]]): didrachm (ANS 685)|thumb|px 250250px|eskuinera|<small><{{center>|K.a. 685. Selinonteko didrakma}}</small>]]
Selinonteko txanpoiak era askotakoak eta anitzak dira. Antzinenetan, aipatu den moduan, perrexilaren hostoak agertzen dira binperrean. Geroko txanponen gaia zen irudi bat aldarean sakrifikatuz, [[Asklepios]]i dedikaturik, honela adierazten du behean dagoen oilarrak. Irudia erlazionatuta dago [[Diogenes Laerzio]]<nowiki/>k kontatzen zuen istorio batekin, hots, selinontarrek izurrite bat pairatu zutela ibaiaren ondoko ur zingiratsuak zirela eta, baina gaixotasuna konpondu zen eremua drainatuz, [[Enpedokles]]ek iradokita. Zenbait txanpoietako zutik dagoen irudia Selinus jainko-ibaia zen, zeinek geroztik hiriko osasun-egoera lagundu baitzuen.
 
326

edits