Txoritokieta monolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eraikin infotaula gehitu
Ezaugarriak eta historia atalak
1. lerroa:
{{Eraikin infotaula}}
 
'''Txoritokieta zutarria''' [[Txoritokietako Estazio Megalitikoa|Txoritokietako Estazio Megalitikoan]], [[Astigarraga]] eta [[Errenteria]] arteko [[Muga|mugan]], dagoen [[menhir]] bat da. 1,95 metroko altuera duen harlosa bat da eta zutik dago. [[Txoritokieta]] mendiaren hego ekialdean kokatua dago, 270 metroko altueran, gailurretik 200 metrora, eta Aitzetako Txabala trikuharritik 400 metro ipar ekialdera.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1990|izenburua=Txoritokieta|argitaletxea=Aranzadi Zientzia Elkartea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.aranzadi.eus/wp-content/themes/aranzadi/archivos/115_TXORITOKIETA/TXORITOKIETA.pdf|aldizkaria=Munibe (Antropologia - Arkeologia)|zenbakia=7. eranskina|ISSN=0027-3414}}</ref>
 
== Ezaugarriak ==
[[Monolito|Monolitoa]] zutik dago. Inguruko [[Hareharri|harearri]] [[Triasiko|triasikozko]] harlosak 1,95 metro ditu altueran, 0,95 metro zabalean eta 0,25 metro lodieran. Ardatz nagusiaren norabidea ipar mendebalde - hego ekialdekoa da.<ref name=":0" />
 
Hego mendebaldeko aurpegian 35 zentimetroko besoak dituen [[Gurutze|gurutzea]] dauka [[Grabatu|grabatuta]]. Hego ekialdeko aldean 5 zentimetroko "O" bat du grabatua.<ref name=":0" /> Inskripzio hori "Oarço" edo "Oyarçon" hitzarekin lotu daiteke.<ref>{{erreferentzia|izena=Aranzadi|abizena=|urtea=|izenburua=Hego-mendebaldeko aldean gurutze bat du grabatuta, eta ipar-ekialdean, berriz, inskripzio higatu samarra, baina "Oarço" edo "Oyarçon" hitzarekin argi eta garbi lot daitekeena|argitaletxea=Aranzadiren Twitter-eko kontua|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=https://twitter.com/aranzadi/status/1245665388433719296}}</ref>
 
Ez da industu.<ref name=":0" />
 
== Historia ==
[[1963|1963ko]] [[Otsailaren 24|otsailaren 24an]] [[Fermin Leizaola|Fermin Leizaolaren]] taldeari atentzioa deitu zion harriak, Txoritokieta aldean fenomeno [[Espeleologia|espeleologikoak]] aurkitzeko egindako mendi irteera batean. Osagai eta neurriei buruzko datuak hartu zituzten, krokisak egin eta argazkiak atera zituzten. Gaian adituak ziren pertsona batzuk ez zioten garrantzi handirik eman, Errenteria eta Astigarraga udalen arteko mugarri bat izanik. Denbora gutxira, [[1960|1960ko]] Oarso aldizkariko [[Adolfo Leibar Axpe|Adolfo Leibarren]] artikulu batek monolitoa aipatzen zuela ikusi zuten, [[1889|1889ko]] [[Azaroaren 4|azaroaren 4an]] egindako mugarritzearen aktan jasotako 13. [[Mugarri|mugarriaren]] deskribapena zetorren bertan. Hori guztia ikusita, mugarri berezi bat zela pentsatu zuten.<ref>{{erreferentzia|izena=Fermin|abizena=Leizaola|urtea=1984|izenburua=El monolito de Txoritokieta (Astigarraga-Errenderia)|argitaletxea=Oarso|orrialdea=|orrialdeak=56-58|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>
 
[[1981|1981ean]] L. Millanek ustezko historiaurreko monolito bezala katalogatu zuen.<ref name=":0" />
 
[[2005|2005ean]], harlauzaren ipar ekialdeko aldearen azala altxatu zen inguruko sasiak erretzeak eragindako beroagatik. Zatiak itsatsiz leheneratu zuten.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Txoritokieta|argitaletxea=Aranzadi Zientzia Elkartea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.aranzadi.eus/carta-megalitica-ficha?fichaid=115&lang=eu}}</ref>
 
== Erreferentziak ==