Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
31. lerroa:
 
[[1865]]eko lehen argitalpenaren 23 kopia bakarrik gorde dira. Horietako 17 liburutegietan daude; besteak, esku pribatuetan. Liburu honek [[1871]]an izan zuen bere bigarren zatia, ezezagunagoa, ''[[Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena]]'' (''Through the Looking-Glass, and What Alice Found There'') izenekoa. Zinemako egokitzapen batzuek bi liburuetako elementuak nahasten dituzte.
 
 
== Liburuaren sorrera ==
[[Fitxategi:Alice's adventures under ground, p 1.png|thumb|180px|Idazlanaren faksimilea, Carroll beraren marrazki batekin.]]
Liburuan agertzen den istorioak hiru arotan mamitu zen. Lehena eta garrantzitsuena [[1862]]ko [[uztailaren 4]]an hasi zen, [[Tamesis]] ibaitik egindako txango batean. Lewis Carroll Robinson Duckworth apaizarekin eta Liddelltar hiru ahizpekin (Lorina, hamahiru urtekoa; Alice, hamar urtekoa; eta Edith, zortzi urtekoa) egon zen txangoan.
 
Folly zubian, [[Oxford]]etik [[Ingalaterra]] hurbil, hasi zuten txangoa eta zortzi kilometro bete zituzten [[Godstow]]eraino, Christ Churchera berriro itzultzeko. Udako beroa hain gogorra zenez gero, ibaiertzean gelditu ziren, zuhaitz batzuen gerizpean. Denbora-pasa moduan, Dodgsonek istorio batzuk azaldu zizkien neskatilei, ''"Aliceren lurpeko abenturak''" izendatu zituenak. Istoriak asko gustatu zitaizkien ahizpei, Aliceri batez ere.
 
48 ⟶ 47 lerroa:
 
[[1864]]ko apirilean, Dodgson eta Tenniel harremanetan jarri ziren eta Tennielek hogeita hamalau marrazki egitea onartu zuen (azkenean, berrogeita bi izan ziren).
 
Dodgsonek [[Mary Hilton Badcock]] neskatilaren argazkia eman zion, modelo moduan erabiltzeko. Nahiz eta Aliceren pertsonaiak [[Alice Liddell]] neskarengan eduki oinarri, bere itxura Badcock neskarengan oinarrituta omen dago (Badcocken argazkia [http://www.alice-in-wonderland.net/alice1f.html] estekan dago ikusgai).
 
Tenniel marrazkiak egiten ari zen bitartean, Dodgsonek pentsatu zuen jatorrizko izenburua eskolako liburuenak bezalakoa zela, mineralei buruzko liburuenak bezalakoa, hain zuzen. Dodgsonek hainbat izenburu berri asmatu zituen, hala nola, ''Aliceren urrezko ordua'', ''Alice elfoen artean'', ''Alice intxisuen artean'' edo konbinazio batzuk: ''Aliceren ordua…'', ''Aliceren ekintzak…'', “Aliceren abenturak…'' zatiak ''…elfoen lurraldean'' edo ''…Lurralde Miresgarrian'' zatiekin. Azkenean, ''"Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian"'' izenburua onartu zuen.''
 
[[John Tenniel]]ek [[1865]]eko maiatzean entregatu zituen marrazkiak eta [[maiatzaren 24]]an argitaratu zen liburua. Argitaletxea ''Macmillan and Co.'' izan zen eta bi mila ale inprimatu ziren. Dodgsonek berrogeita hamar ale eskatu zituen berarentzat. Hala ere, Tenniel ez zen ados egon inprimaketekin; beraz, liburua ez zen saldu [[Ingalaterra]]n, bazik eta Appleton argitaldari estatubatuarrari saldu. Honek, azala aldatu zuen eta lehen argitalpen estatubatuarra atera zuen.
 
[[Ingalaterra]]n, ''Macmillan''ek beste argitalpen bat prestatu zuen, zeina [[1865]]ko udazkenean agertu zen, nahiz eta ''"1866"'' data eduki. Argitalpen berriaren ale berezi bat (bitela zuriduna) eskatu zuen Dodgsonek Alice Liddelli oparitzeko. Liburuak arrakasta handia lortu zuen denbora gutxian.
 
[[1890]]ean, Dodgsonek ''Alice''ren beste bertsio bat argitaratu zuen, ''"[[Alice umeentzat]]"'' (''"The nursery Alice"'') izenekoa, bost urte baino gutxiagoko umeei zuzenduta.
 
61 ⟶ 65 lerroa:
 
Istorioa Alice izeneko neskatila baten irudiarekin hasten da. Bere ahizparen ondoan dago eserita lorategian, aspertuta. Ahizpak liburu bat irakurtzen ari zen, "ez marrazkirik ezta elkarrizketarik ere" ez zuena.
 
Bapatean [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuria]] agertu zen, jaka eta txalekoa jantzita (Idazlan osoan letra larria erabiltzen da animaliekin) -Dodoa, Sagua, Ahatea etab.-, argi uzteko horiek direla izen propioak). Alicek erabaki zuen horri jarratitzea bere untxilekuraino. Untxilekua tunel izugarri luzea da eta Alice denbora luzean dago jaisten (astia du bere katuari buruzko pentsamenduak izateko).
 
Erorketa amaitzean, minik hartu gabe, Alice konturatu zen [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuria]] desagertu zela. Hala ere, «EDAN NAZAZU» idatzita zuen botila txiki bat aurkitu zuen. Alicek edan zuen eta txikitu zen hogeita bost zentrimetro neurtu arte.
 
Jarraian, Alice saiatu zen ate txiki bat irekitzen. Beste aldean lorategi eder bat zegoen, baina giltza mahai batean zegoenez gero, Alicek ezin zuen hartu. Bere ohiko garaiera berreskuratzeko «JAN NAZAZU» idatzit duen pastel zati bat jan zuen.
 
=== II. Kapitulua: Malko-urmaela ===
Pastel zatiak itxaron zuen eragina izan zuen eta Alicek bi metro gehiago luzatu zen. Beraz, giltza hartu ahal izan zuen, baina luzatzen jarraitu zuenez gero, sabaiarekin topo egin zuen eta ezin izan zuen ate txikia ireki. [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuria]] berriro pasatu zen Aliceren aurretik eta haizemaile bat erori zitzaion. Alicek haizemaile hori erabili zuen freskatzeko eta, majikoa zenez gero, berriro txikitzen hasi zen, haizemailea bota zuen arte, prozesua eteteko.
 
Malkozko urmaela itsaso bihurtu zen eta Alicek igeri behar izan zuen. Bere ondoan sagu bat pasatu zen igeri egiten eta Alice saiatu zen berarekin mintzatzen. Saguak itsasertzera gidatu zuen. Ibilbidean Alicek beste animalia batzuk ikusi zituen (Ahatea, Dodoa, Arranokumea eta Loroa).
 
=== III. Kapitulua: Batzorde lasterketa eta buztan-ipuin luzea ===
Alice eta animaliak lehorrera heldu ziren eta Dodoak lasterketa bat antolatu zuen denak lehortzeko. Lasterketak ez zuen araurik ezta iraupen zehatzik ere, zirkulutan korrika egin izan ezik. Dodoak irabazle izendatu zituen guztiak eta Alicek sariak banatu behar zituela erabaki zuen. Alicek gozoki batzuk aurkitu zituen patrikan eta denen artean banatu zituen. Bere saria ditare bat izan zen, patrikan ere zegoena, eta Dodoari eman zion, honek berari berriro emateko.
 
Geroago, Saguak ipuin bat kontatu zuen, non azaldu baitzen zergatik zien gorrotoa txakur eta katuei. Hala ere, Alicek Dina bere katua aipatu zuen, baita saguak harrapatzeko trebetasuna ere, eta animaliak nekarazi zituen eta alde egin zuten.
 
=== IV. Kapitulua: Untxiak Bill txikia igortzen du ===
Alicek [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuria]] ikusi zuen berriro bere haizemailea bilatzen. Alice ikusi zuenean, Mary Ann bere neskamearekin nahasten du. Beraz, haizemailea bilatzeko haren etxera joateko agindu zuen. Alicek agindua bete zuen. Etxean sartu, goiko logela batera joan eta haizemailea eta botila bat aurkitu zituen. Alicek edan zuen eta, berriro, hazi zen eta logelan trabatuta geratu zen.
 
[[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuriak]] beso erraldoi bat leihotik ateratzen ikustean, laguntza eskatzera joan zen. Kanpoan bildu zen jendeak etxea erretzea proposatu zuen. Azkenean, jendeak ogi txiki majiko batzuk bota zituen leihoan barrena. Alicek jan zituen eta txikitu zen. Etxetik atera zen eta baso batean sartu zen, perretxiko erraldoi baten aurrean gelditzen.
<center><div style="float:center; margin: 3mm; padding: 1mm; width: 670px; border: 0px solid;">
87 ⟶ 97 lerroa:
 
=== V. Kapitulua: [[Beldarra]]ren aholkua ===
Alicek erretzen ari zen beldar bat aurkitu zuen perretxikoaren gainean. [[Beldarra]]k galdetzen dio Aliceri bere nortasunari buruz. Alicek ezin zion zehazki erantzun, hainbeste aldiz tamaina aldatu eta gero, ez zekielako oso ondo nor zen. Eztabaidatu eta gero, Alicek [[Beldarra]]ri esan zion bere hiru hazbeteko altueragaraiera oso kaskarra zela. [[Beldarra]] haserretu eta joan egin zen, horixe zelako bere altueragaraiera, baina, joan baino lehen, Aliceri azaldu zion perretxikoaren alde bateko zati bat jaten bazuen haziko zela, eta beste aldekoa jaten bazuen txikituko zela.
 
Alicek ez zekienez zein alde zen gauza bakoitza egiten zuena, bi zati moztu zituen eta batzuetan haginka egin zuen bietatik nahi zuen altueragaraiera lortuiritsi arte. Azkenean, etxetxo bat ikusi zuen eta hara joan zen.
 
=== VI. Kapitulua: Zerria eta piperbeltza ===
102 ⟶ 113 lerroa:
 
Bihotzetako errege-erreginak, baita euren menpekoak ere, karta ingelesak ziren. Lorategian Alicek hiru lorazain aurkitu zituen, arrosondo bat margotzen ari zirelarik, arrosondo zuria landatu zutelako, gorria landatu beharrean. Errege-erreginak eta segizioa handik igaro ziren eta [[Bihotzetako Erregina]]k, okerra sumatzean, lorazainei burua mozteko agindua eman zuen. Hori saihesteko, Alicek lorazainak ezkutatu zituen. Gero, [[Bihotzetako Erregina]]k Alice gonbidatu zuen [[kroket]]ean jolastera. Alice segiziora batu zen eta [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuria]] ikusi zuen bere ondoan. Hau oso urduri zegoen eta Aliceri jakinarazi zion Dukesa atxilotu zutela berandu heltzeagatik jolasera.
 
Jolasa oso berezia zen: ez zen bola, mailu edo uztairik erabiltzen, baizik eta kirikinoak, flamenkoak eta kartak berak. Ordenarik gabe jolasten ziren denak eta etengabe eztabaidatzen zuten. Halaber, kirikinoek alde egiten zuten aukera izan bezain laster eta [[Bihotzetako Erregina]]k denei burua mozteko agindua ematen zuen.
 
Berriro, [[Cheshire Katua]]ren burua agertu zen eta Alice berarekin mintzatzen hasi zen. Erreginak, beti bezala, katuari burua mozteko agindu zuen, baina borreroak ez zuen zer egin jakin, burua bakarrik baitzuen agerian katuak. Alicek proposatu zuen Dukesari deitzea, katuaren jabea baitzen. Erreginak Dukesa askatzeko agindua eman zuen, baina hau lorategira heldu zenean katua berriro desagertua zen.
 
125 ⟶ 138 lerroa:
 
Alice epaiketara heltzean, animalien epaimahaia osatuta dagoela ikusi zuen, errege-erreginen aurrean. Epaitua bihotzetako txota eta [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuriak]] gorteko heraldorena egiten zuen. Salaketa erreginaren tartak jatea zen. [[Sonbrailugilea]] izan zen lehen lekukoa. Bere lekukotasuna erregerekiko eztabaida bihurtu zuen, erregea oso interesatuta zegoelako [[Sonbrailugilea]] edaten ari zen tean eta kapelan zegoen etiketan (etiketan salneurria agertzen zen: hamar txelin eta sei penike, [[John Tenniel]]en marrazkiaren arabera).
 
MomentuUne horretan Alice hazten hasi zen bat-batean eta [[Untxi Zuria (pertsonaia)|Untxi Zuriak]] deitu zion hurrengo lekuko moduan.
 
=== XII. Kapitulua: Aliceren aitorpena ===
145 ⟶ 159 lerroa:
== Eragina kulturan ==
Eleberri honek antzerki-lan, ballet eta opera asko iradoki ditu. Alicek eta beste pertsonaiek abesti batzuk ere iradoki dituzte, hala nola, [[The Beatles]], [[Tom Waits]] eta [[Tom Petty]]ren batzuk. [[1969]]an, [[Salvador Dalí]]k hamahiru marrazki egin zituen ''Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian'' liburuan oinarrituta.
 
''Alice''k idazlan asko ere iradoki ditu. Haien artean, nabarmena da ''[[Finnegans Wake]]'' eleberria, [[James Joyce]] idazle irlandarrak [[1939]]an argitaratua.
== Edizioak euskaraz ==