Akitaniera Sorian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
19. lerroa:
==Izenak: Sesenco eta beste==
[[Fitxategi:“Antestius_Sesenco”_zenaren_hilarria,_erromatarren_garaikoa.jpg|thumb|“Antestius Sesenco” zenaren hilarria, erromatarren garaikoa.]]
[[Villar del Río|Villar del Rio]] udalerriaren La Laguna herrixkako etxe partikular batean ikertzaileek aurkitu zuten hilarri bat “[[Antestius Sesenco|''Antestius Sesenc''o”o]]” baten oroimenez eraikia, zeina bizi baitzen Kristo ondoren I edo II. mendean. Hilarriak bi eremu ditu, goian testua eta behean zezen bat. Beheko partearen zati bat galduta dago, eta ertzak ukituta daude. Beheko partean antzematen da zezenaren bizkarraldea, ''Antestius'' gaztearen idealizazio sinbolikoa, hura 20 urterekin hil baitzen (AN XX).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ANTESTIVS SESENCO. Un joven serrano con nombre vascón|hizkuntza=es-ES|data=2012-10-24|url=https://idoubeda.wordpress.com/2012/10/24/antestivs-sesenco-un-joven-serrano-con-nombre-vascon/|aldizkaria=Idoubeda|sartze-data=2019-08-29}}</ref>
 
Ikertzaileek eman zuten hilarriaren berri Salamankako kongresu batean, eta bertan ikertzaile euskaldun batek ohartarazi zituen izenaren bigarren zatia, “''Sesenco''”, ez zela ez zeltera, ezta latina ere, baizik eta akitaniera, eta antz handia duela gaur egungo “zezenko” hitzarekin, “zezen gaztea” euskaraz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai&sarrera=zezenko|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2019-08-20}}</ref> Ohar hark zabaldu egin zuen ikertzaileen ikerketa-eremua, handik aurrera, arreta berezia jarri baitzieten hilarri haietan agertutako izen indigenei. Batzuk aurkitu dituzte: ''Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar'' eta ''Velar-thar.'' [[Fitxategi:Antestia Oandissen-en idazkuna.png|alt=Erromatar garaiko estela, idazkun bat zizelkatua duena: ANTESTIA-OANDISSEN-LU-CI-F-AN-XI-H-S-EST|thumb|Antestia Oandissen gaztearen hilarria]]''Antestia Oandissen,'' [[Las Aldehuelas]] udalerri barruan dagoen Valloria herriko etxe batean zegoen, eta litekeena da herri horretatik gertu dagoen La Muela aztarnategian izatea jatorria. K.o. I mende bukaerakoa edo II mende hasierakoa da. Testuak hiru parte ditu: hildako neska gaztearen izena eta noren alaba zen: ANTESTIA-OANDISSEN-LU-CI-F (''Antestia Oandissen, Lucii filia'': Antestia Oandissen, Lucioren alaba), bere adina, AN-XI (''Annorum XI'': 11 urte) eta hilarrietan ohikoa den esapidea, H-S-EST (''Hic sepulta est'': hemen datza). Gune honetako inskripzioetan ez da ohikoa adin zehatza adieraztea, beti hamarnaka jartzen baita: XX, XXX, XXXX, etab. Izenaren bigarren osagaia indigena da.<ref>{{erreferentzia|izena1=Eduardo|abizena1=Alfaro Peña|izena 2=Geli|abizena2=Belinchón|urtea=|izenburua=Costumbres romanas para la muerte en tierras Altas de Soria. Santa Cruz de Yanguaseko erakusketako eskuorria|argitaletxea=|orrialdea=16|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>