Donostiako arraunketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
256. lerroa:
Datu esanguratsu gisa, azpimarratzekoa da [[1959]]an lorturiko balentria: urte horretan, gizonezkoen senior mailako lau kategoria nagusietan Espainiako txapelketa lortu zen: hau da, 8+, 4+, 2+ eta 1x ontzietako modalitateetan.<ref>{{Erreferentzia|url= http://www.diariovasco.com/20090701/san-sebastian/supercampeones-kirolak-20090701.html |izenburua= 1959. Los supercampeones del Ur Kirolak |egunkaria=[[Diario Vasco]]| data= 2009-07-01|sartze-data=2019-01-14}}</ref><ref>[http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-861/1486363/ 1959ko txapelketako irudiak] [[NO-DO]]ko dokumental batean (lauko eta zortziko txapeldunak 6:45 minututik aurrera)</ref> Ez da ahaztu behar, bestalde, [[Ur-Kirolak]] taldeko 8+ ontzia osorik aritu zela [[1960ko Udako Olinpiar Jokoak|1960ko Erromako Joko Olinpikoetan]], Espainiako selekzio modura.<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/olimpiada/ar-117017/ Auñamendi Entziklopediako "Olimpiada" sarrera]</ref> Era berean, klub horretatik bertatik sortu zen arraunketa olinpikoan hain garrantzitsua izandako [[Felix Erdozia]]: ibilbide luze eta esanguratsuko arraunlari, entrenatzaile eta presidentea izan zen, eta iritsi zen Espainiako Federazioko presidente izatera ere.<ref>[http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/erdocia-martiarena-felix/ar-39792/ Auñamendi Entziklopediako "Felix Erdozia" sarrera]</ref>
 
1965ean [[Donostia Arraun Lagunak|Arraun Lagunak]] klub donostiarra sortu zen, hasieran "Universitarios Donostia Arraun Lagunak" izenarekin. Arraunketa mugikorrean aritzea izan zen, klub berri honen kasuan ere, lehen bokazioa,<ref>ETXEBERRIA, Manu (1995): 37</ref> nahiz eta gerora tostako arraunketari ere heldu zioten.

Arraunketa olinpiarreko modalitateetan, garaipen ugari lortu dituzte Arraun Lagunakeko arraunlariek, eta munduko txapelketa eta joko olinpikoetan parte hartu dute bertako hainbat arraunlarik; [[Benito Elizalde]]<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/149105 Auñamendi Entziklopediako "Benito Elizalde" sarrera]</ref> eta [[Eulogio Genova]]<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/149113 Auñamendi Entziklopediako "Eulogio Genova" sarrera]</ref> munduko txapeldunak izatera iritsi ziren.
 
== Donostiako ontzien palmaresa ==