Elkarrekintza nuklear ahul: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
Elkarrekintza ahula lau fermioiren arteko kontaktu-elkarrekintza moduan azaltzen bada ere (Fermiren teoria), paritatearen apurketaren frogapenak ikuspuntu berri bat eskatzen zuen. Horri erantzuna ematekotan, 1957. urtean Robert Mershak-ek, George Sudarshan-ek eta, geroago, [[Richard Feynman]]-ek eta [[Murray Gell-Mann]]-ek '''V-A''' (Bektore bat ken bektore axial edo lebogiro bat) [[Lagrangear (argipena)|lagrangearra]] proposatu zuten elkarrekintza ahulak azaltzeko. Proposamen horren arabera, elkarrekintza ahulak soilik partikula lebogiroetan eta antipartikula destrogiroetan dauka eragina. Partikula lebogiro baten ispilu-irudia partikula destrogiro bat denez (eta alderantziz), Fermiren teoria horrek paritatearen apurketa azaltzen du.
 
Hala ere, teoria horrek CP simetriaren kontserbazioa ahalbidetzen du. CP simetria bi simetria motaren konbinazioa da: P simetria (ispilu-inbertsioa) eta C simetria (partikula-antipartikula trukatzea). Baina ezusteko berri bat izan zuten fisikariek 1964. urtean. [[James Cronin]]-ek eta Val Fitch-ek kaoi baten desintegrazioa burutu zutenean, argi ikusi zen CP simetria apurtu egin zitekeela. Horri esker Nobel Saria irabazi zuten 1980an.<gallery mode="nolines" widthsheights="250">
Fitxategi:Steven weinberg 2010.jpg|[[Steven Weinberg]]
Fitxategi:Sheldon Glashow at Harvard cropped.jpg|Sheldon Glashow