2.308
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
== Thesaurus ospetsuenak ==
* '''Unesco''':
* '''EuroVoc''':
* '''ELGA macrothesaurus:''' Macrothesaurusak garapen ekonomiko eta sozialaren esparruan liburuak eta dokumentuak indexatzeko diseinatutako deskribatzaileak (gako-hitzak) biltzen ditu. Bilaketa-laguntza gisa ere erabil daiteke dokumentazio-zentroetarako, liburutegietarako, datu-baseetarako eta lineako sareetarako.
* '''Unbis:''' Nazio Batuen informazio bibliografikoko sistema da. Nazio Batuen programa eta jarduerei dagozkien dokumentuen eta bestelako materialen gaikako azterketan erabilitako terminologia du.
== Indize Deskriptoreak ==
Hitz batek edo gehiagok osatzen dute deskriptorea, baina, [[Entropia (informazio-teoria)|entropiaren]] printzipioari jarraituz (ahal den hitz gutxien edo bat bakarra bada, hobe), deskriptore konposatuak beharrezkoak direnean baino ez dira onartzen. Kasu hauetan deskriptore konposatuak erabil daitezke: Hitzak berak bakarrik esanahi garbia ez duenean, hitzak kontzeptu orokorregia adierazten duenean, eta beste batzuekin, ordea, esanahia zehaztu egiten denean, eta hirugarrenik, hitzaren esanahia aldatzen denean beste indize batzuekin konbinatzerakoan.
Deskriptoreak deklinatu gabeko izenak izaten dira. Oro har, singularrean joango dira, baina plurala ere onartzen da erabilgarriagoa denean. Sistema batzuetan singularra kontzeptu abstraktuekin erabiltzen da eta plurala zehatzekin.
== Deskriptoreen Arteko Harremanak ==
=== Baliokidetasuna ===
Termino baliokideek onartutako deskriptore batera bidaltzen dute. Bi motatakoak izaten dira: sinonimo linguistikoak eta sinonimo dokumentalak. Sinonimo linguistikoek deskriptorearen esanahi bera dute; hala, kontzeptu bat adierazteko diren termino desberdinak deskriptore bakar baten bidez adieraziko dira.
'''USE''': "Ez deskribatzailea" (ez onartua) terminotik "deskribatzailea" (onartua) terminora birbidaltzea. / '''UF''' used for: Deskriptore terminoa deskriptore ezarekin konektatzen du.
{| class="wikitable"
|+Adibidea
!Terminoak
|-
|kale / karrika /
|kale
|-
|elkarte / sozietate / elkargo
|elkarte
|}
Thesaurusetan sinonimiaren zentzua zabaldu egiten da, sinonimia dokumentalaren bidez deskriptore bakar baten barruan termino hurbilak biltzen baitira, nahiz eta esanahia desberdina izan. Hori, thesaurus jakin batean, termino zehatzegiak edota erabilgaitzak direnean egiten da, eta kontzeptu baten aldaera edota antonimoekin ere bai.
{| class="wikitable"
|+Adibidea
!Terminoak
!Deskriptorea
|-
|fusil / pistola
|-
|komunikabide /
|komunikabide
|-
|enplegu / langabezia
|langabezia
|}
Sinonimoak arazo bihurtzen dira kontrolatuak ez direnean; sinonimo kontrolatuak, ordea, onuragarriak dira, bilaketa errazten dutelako; izan ere, asko erabiltzen diren terminoak jasotzen dira. Baliokidetasun-harremana ikus eta ordezkatua oharrekin adierazten da. Harreman horrek zentzu bikoitza du, eta bidaltze marka hauekin adierazten da: ikus markak, onartzen ez den termino batetik deskriptorera bidaltzen du; eta ordezkatua-k, deskriptoreak ordezkatzen dituen terminoak adierazten ditu.
=== Harreman Hierarkikoa: ===
Harreman hauetan deskriptore orokorragoek deskriptore zehatzagoak biltzen dituzte. Jakintza-arloak, osotasuna/zatiak, antolaketa geografiko edota administratiboak eta beste izan daitezke. Harreman honek ere zentzu bikoitza du, eta termino zehatza edo orokorra oharren bidez adierazten da.
('''NT''' narrow term / '''BT''' broader term)
'''TZ''' termino zehatza
{| class="wikitable"
|+Adibidea: arma
!TZ: arma arin
|-
|arma astun
|-
|-
|arma
|-
|arma
|-
|arma
|}
Thesaurus gehienek, interesatzen zaien diziplina arlotan sailkatu ondoren, gaika banatzen dituzte deskriptoreak. Banaketa nahiko subjektiboa izaten da; horrenbestez, gerta daiteke diziplina bereko bi thesaurusen banaketa desberdina izatea. Beste thesaurus batzuek, ordea, funtzioak erabiltzen dituzte: nahiz eta abstraktuagoa izan, terminoak zuhurtasun handiagoz sailkatzen dira. Funtzioak prozesuak, ekipoak, giza faktoreak, osagai materialak, eta abar izan daitezke.
{| class="wikitable"
|+Adibidea: gerra *ekintzak
!'''TZ''': bataila
|-
|borroka
|-
|eraso
|-
|errendizio
|-
|gerra-deklarazio
|-
|inbasio
|-
|setio
|-
|su-eten
|}
{| class="wikitable"
|+Adibidea: gerra *pertsonak
!'''TZ''': errefuxiatu
|-
|gatibu
|-
|gerra-preso
|-
|zibil
|}
=== Hurbiltasuna Harremanak: ===
Harreman zabalenak dira, loturak semantikoak, hierarkikoak edota baliokidetasunekoak ez direnean adierazteko erabiliak. Deskriptore batzuetatik beste batzuetarako pasabidea errazten dute, baita familia semantiko desberdinen artekoa ere, eta bilaketa zabaltzeko erabiltzen dira. Batzuetan, polihierarkia saihesteko erabiltzen dira.
('''RT''' related term)
'''TH''' Termino hurbila
{| class="wikitable"
|+Adibidea: tradizioak
!'''TH''': balio sozial
|-
|errito
|-
|kondaira
|-
|ohitura
|-
|portaera-eredu
|}
{| class="wikitable"
|+Adibidea: trafikoa
!'''TH''': garraiobide
|-
|gidaritza
|-
|trafikoaren erregulazio
|}
=== Erabilera-oharrak: ===
Deskriptorea erabilera-ohar batekin batera joan daiteke, edo, gutxiagotan, definizio batekin, terminoak interpretazioan anbiguotasun-arazoak sor ditzakeen kasuetan. Deskriptorea da indexatzeko erabiltzen den terminoa (horregatik deitzen zaio indexazio-terminoari), eta haren gaiari buruzko dokumentuak berreskuratzeko erabiltzen dena.
'''SN''' scope note
Gaur egun, komunikabideetako dokumentazio-zerbitzuek dokumentuen indexazio zehatza egiteko, deskriptoreen zerrendak eta thesaurusak erabiltzen dituzte batik bat. Dokumentu informatiboak indexatzeko, Lasswell-en paradigmari jarraitzen zaio —notizia osatzeko erabiltzen diren 5W-ak—: who, what, where, when, why-how-what for, hau da: nor, zer, non, noiz, zergatik-nola-zertarako. Indexazioa egiterakoan izan behar dugun jokabidea galdera honetan labur daiteke: «kontzeptu hau (indizearena) bilatzerakoan dokumentu honek aseko luke nire informazio-beharra?». Erantzuna baiezkoa bada, kontzeptua aukeratu egingo dugu. Ezezkoa bada, berriz, horrek adierazten du kontzeptua ez dagoela zeharo garatua dokumentuan.
===
''Artikulu baten fitxaren'' hainbat eremu automatikoki betetzen dira, artikuluan bertan idatzitakoa baliatuz, hala nola, titularra, sinadura, orrialdea eta abar. Beste eremu batzuk dokumentalistek osatzen dituzte: testu motak, gaiak, izenak, lekuak... Gai, izen eta lekuak, tesauro edo hiztegi kontrolatuen arabera erabiltzen dira.
== Erreferentziak ==
<references />
== Kanpo estekak ==
* Agirreazaldegi Berriozabal, T., & Camacho Markina, I. (2009). Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. Recuperado de https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/15243/UWLG1CI0084.pdf?sequence=1&isAllowed=y
* Agirreazaldegi Berriozabal, T. (2006). Informaziorako dokumentazioaren oinarriak. Recuperado de http://www.ueu.eus/download/liburua/InformaziorakoDoku.osoa.pdf
* Eurovoc Bizkaia: https://www.bizkaia.eus/kultura/eurovoc/resultados.asp
{{autoritate kontrola}}
|