Saint-Sardosko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
 
Eduardo II.a Ingalaterrako erregea eta [[Akitaniako duke]]a izan zen estutuzte hori gehien nozitu zuenetakoa. Akitaniako dukea izanik, [[Gaskonia]] gobernatzen zuen Frantziako erregearen [[basailu]] gisa, [[Angevinar Inperioa]]k kontinentean izandako azken zatia baitzen. Frantziako erregeek zati hori ere bere egin nahi zuten, eta, hortaz, irrikaz hartzen zuten eskua dukearen eta haren subjektuen arteko gatazketan.
 
==Gatazkak eta negoziazioak==
Gatazka horietako bat [[Saint-Sardos]] herri txikian gertatu zen. Herria Akitaniako dukearen jurisdikziopean zegoen, baina han kokatutako [[beneditar]] [[prioretxe]]aren etxe nagusia, Sarlateko abadetxea, aldiz, jurisdikzio horretatik kanpo. [[1318]]an, abadeak eskatu zion Parlamentuari Saint-Sardos dukearen jurisdikziotik kanpo uzteko eta proposatu zuen han [[bastida]] bat eraikitzea. [[1322]]ko abenduan, Parlamentuak abadearen alde erabaki zuen. [[1323]]ko urrian, erregearen ordezkari batek Saint-Sardosera ailegatu eta Frantziako erregearen armarria altxatu zuen taket baten gainean.
 
Bertako lurjabeek ez zuten ongi hartu. Uste zuten bastida berriak beren menpeko nekazariak erakarriko zituela eta, hortaz, irabaziak galduko zituztela. Erregearen ordezkaria ailegatu eta biharamunean, [[Montpezat]]eko jaunak Saint-Sardos arpilatu zuen. Su eman zion herriari eta ordezkaria taketean urkatu zuen. Gaskoniako seneskala, Ingalaterrako erregearen ofizial gorena, bi egun lehenago bildua zen Monpezateko jaunarekin. Frantziak leporatu zion krimena baimendu izana.
 
Eduardo II.ak nahikoa lan zuen Ingalaterran, eta ez zuen krisi diplomatikorik sortu nahi Frantziarekin. Bost aste baino gehiago iragan ziren gertatutakoaren berri izan baino lehen, eta, jakin bezain laster, gutun bat igorri zuen, errugabea zela aldarrikatuz eta erruduna kausitu eta zigortzeko aginduz. Bitartean, [[Paris]]en, batzorde bat eratu zen gertatutakoa ikertzeko. Gaskoniako seneskalari dei egin zitzaion, baina hark uko egin zion agertzeari. 1323ko abenduan, Eduardo II.ak Parlamentuan zuen ordezkari nagusia atzeman eta atxilotu zuten.
 
Ingalaterrako enbaxadoreak Karlos IV.a Frantziakoarekin elkartu ziren [[Limoges]]en. Erregeak Eduardo II.aren desenkusa onartu zuen, baina ez seneskalarena ez Montpezatena. Agindu zuen bi horiek eta Gaskoniako beste ofizial batzuk bere aurrean ager zitezlea [[1324]]ko urtarrilean, baina bakar bat ere ez zen azaldu. Otsailean, legez kanpokotzat jo zituzten, eta Koroak bereganatu zituen haien jabetzak. [[Tolosa Okzitaniakoa|Tolosa]]ko eta [[Périgueux]]ko frantziar seneskalei manatu zitzaien Akitaniako dukerrian sartzeko eta Montpezateko gaztelua indarrez hartzeko. Baina manua ezin zen gauzatu, Eduardo II.ak Montpezateko jaunari agindu baitzion gaztelua defendatzeko bere izenean.
 
Ingelesak saiatu ziren prozedura luzatzen amore eman gabe. Apirilean enbaxada bat joan zen Frantziara bake hitzarmena negoziatzeko, ahal bazen. Baina Karlos IV.ak armadari agindu zion ekainean [[Moissac]]en biltzeko, Akitaniako mugan. Enbaxadoreek harrera hotza jaso zuten Parisen. Hastapenean promes egin zuten Montpezat errendituko zela eta Eduardo II.a uztailaren 1era joanen zela [[Amiens]]era [[basailu-jaurespen]]a egitera. Baina [[Bordele]]ra joan zirenean, jakin zuten Karlos IV.aren jarrerak gaitzidura sortu zuela Akitaniako nobleziaren artean. Enbaxadoreek, orduan, erabaki zuten buru egitea. Frantziako ofizialak esku hutsik itzuli ziren.
 
Enbaxada berri bat igorri zen, [[Aymer de Valence]] buru. Haren helburua zen Karlos IV.a gogatzea jaurespena atzeratzeko, Montpezat errenditzearen truke. Alabaina, Amienseko bidean, Aymer de Valence hil zen bihotzekoak jota. Enbaxada ailegatu orduko, Karlos IV.ak galdutzat deklaratu zuen dukerria.
 
 
[[Kategoria:Ingalaterrako gerrak]]