Gaztelako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
30. lerroa:
 
== Historia ==
[[1035]]. urtean sortu zen Gaztelako Erresuma, [[Antso III.a]] hil ondoren. [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erregeak]], bere testamentuan, [[Errando I.a Leon eta Gaztelakoa|Errando]] semeari utzi zizkion Gaztelako lurraldeak, bertako errege izan zedin.{{Erref behar|data=2020-07}} [[XI. mendea]]n Gaztela txikia zen, baina bertako egitura militarra beldurgarria zen inondik ere. Bestalde, [[Kordobako Kalifa-herria|Kordobako kalifen]] ahalmena ahuldu ondoren, erresuma txikiak osatu zituzten arabiarrek ([[taifa|taifa erreinuak]]) eta Gaztelako koroaren eraginpean geratu ziren batzuk ([[Badajozko taifa|Badajoz]], [[Sevillako taifa|Sevilla]], Toledo eta Zaragoza).
 
[[1085]]. urtean hartu zuen [[Toledo]]ko hiria [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.a]] Gaztelako erregeak, eta Ipar Afrikako [[almorabide]]ei laguntza eskatu zieten errege musulmanek. Erraz nagusitu ziren almorabideak, eta batasuna ezarri zuten berriro ere [[Iberiar penintsula]]ko lurralde musulmanetan. Hegoaldera ez ezik, mendebaldera eta ekialdera saiatu zen Gaztelako erresuma zabaltzen, eta [[1076]]. urtean [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxaz]] eta [[Bureba]]z jabetu ziren gaztelauak.