Aretxabaleta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa eta erreferentziak gehitu ditut
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
42. lerroa:
Gipuzkoan ohikoa denez, [[zuhaitz]]ik ugarienak landatutako [[pinu]]ak dira, geografia guztian daudenak. [[Zaraiako mendilerroa]]ren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan [[Pago arrunt|pagadi]] zabalak ere baditugu.
 
Aretxabaletaren ekialdean [[Urkuluko uharka|Urkuluko urtegia]] dago. [[1979]]an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu errekak [[Oñati]]ko [[Zubillaga (Oñati)|Zubillaga]] auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoienan, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat [[hegazti]] espezierentzat. Inguru horretan hainbat ibilbide egin daitezke ondare natural hori hobeto ezautzeko.
 
Klimari dagokionez, epela eta hezea da. Urteko ur-jasa 1300&nbsp;mm/m² ingurukoa da, eta batez besteko [[tenperatura]]k 5&nbsp;°C [[urtarril]]ean eta 17&nbsp;°C [[uztail]]ean dira. Neguan elurteak ohikoak dira mendian, eta herrigunean ere urtean bizpairu aldiz egiten du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Topogida — Aretxabaletako Udala|url=https://www.aretxabaleta.eus/eu/aretxabaleta-1/turismoa/topogida?set_language=eu|aldizkaria=www.aretxabaleta.eus|sartze-data=2020-07-19}}</ref>
 
=== Udalerri mugakideak ===