Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
34. lerroa:
[[1948]]an, agintari zibil frankistei gutunak bidaltzen hasi zitzaien, euskaldunen eskubideak urratzen zirela adieraziz. Hasieran, euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanetan paratzen zizkioten eragozpenak salatzen zituen. [[1961]]ean, atxilotuen oinarrizko eskubideak modu sistematikoan urratzea eta tortura erabiltzea salatu zuen Gipuzkoako gobernadore zibilari bidalitako gutun batean. Hori zela-eta, [[1962]]ko otsailean auziperatua izan zen.<ref>{{erreferentzia | izena = Javier | abizena = Buces Cabello | url= http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Tolosaldea_Historia_Bilduma/tolosaldea21-web.pdf |izenburua = Tolosa 1945-1975 | argitaletxea = aranzadi.eus |sartze-data=2020-7-15}}</ref>
 
Hala ere, ez zuen etsi, eta erregimen frankistaren bidegabekerien aurkako borrokan segitu zuen. [[1968]] hasieratik, erregimenaren errepresio ekintzak egin zituenean, gogor salatu zituen agertzen ari ziren tortura kasu larriak, haietako batzuk [[Meliton Manzanas]] torturatzaile ezagunak eragindakoak. Bere kristau sinesmenean oinarritua, gutunak helarazi zizkion Gipuzkoako gobernadore zibilari, poliziak eragindako giza eskubideen urraketen eta agintarien utzikeriaren berri emanez. Gutun horietako batean, hauxe jakinarazi zion gobernadoreari: "''Inoiz eskutitz hauek argitaratzen badira, ez da izanen nik ospea irabazi nahi dudalako, baizik eta euskal herriak jakin dezan apaizak ez garela mututurik egon botere publikoaren bidegabekerien aurrean''".<ref>Jatorrizkoa erdaraz: ''Si alguna vez se publican estas cartas, no será por deseo de notoriedad de mi parte sino con el fin de que sepa el pueblo vasco que los sacerdotes no nos mantenemos mudos ante los desafueros del poder público''</ref><ref name=":0">{{erreferentzia|egilea= Etxeberria, Francisco, Pego, Laura, Perez, Rakel| url= http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/1968Gipuzkoa.pdf|izenburua=La práctica de los malos tratos y las torturas durante 1968|argitaletxea=''Gipuzkoa en estado de excepción'', 185-215. orrialdeak, Aranzadi/UPV/EHU, aranzadi.eus|ISBN=978-84-17713-00-3}}</ref>
 
=== Azken urteak ===
Azkuezale eta gipuzkera osotuaren aldeko azaltzen zen, eta ez zuen uste euskal ikastolak indartu arte euskararen batasuna ezartzea komeni zenik.<ref name="argia"/> Hala ere, euskara baturik izan baino lehenago, ikasle ibili zen [[Txillardegi]]k eta [[Koldo Mitxelena]]k Gipuzkoako Diputazioan ematen zituzten klaseetan. Baina euskara literarioaren batasunak liskar ugari sortu zituen, eta Nemesiok ere izan zituen bereak. Izan ere, [[1968]]an euskara batuaren oinarriak ezartzeko [[Euskaltzaindia]]k [[Arantzazuko Batzarra|Arantzazun egindako batzarrean]] jaso zuen bere bizitzako minik handienetako bat; guztien gainetik, [[Manuel Lekuona]] lagun eta irakaslea bazterturik geratzeak berebiziko atsekabea sortu zion.<ref name="egunkaria"/><ref name="argia"/>
 
Jainkozale eta abertzale-euskaltzale, [[1982]]ko urtarrilaren 27an hil zen Donostian, azken 30 urtetan bizi izan zen hirian.<ref name="argia"/>
 
== Euskal Kantagintza Berriaren aita espirituala ==