Tipografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
 
4. lerroa:
 
Esan daiteke tipografia sortu zela letra-tipo mugikor eta behin baino gehiagotan erabiltzekoak eta prentsa erabiltzen hasi zirenean, eta, [[inprimatze]]aren historian garrantzi handia izan badu ere, gaur egun baztertua gelditu da [[offset]], [[litografia]], [[fotokonposizio]] eta konputagailuek eskaintzen dituzten abantailak direla eta. Tipografiaren zeregin nagusiak irarketarako letrak diseinatu eta aukeratzea eta testu eta irudiak antolatzea da, baina tipografiako prozesu osoan sei pauso nagusi bereizten dira: lehenik inprimatu nahi diren letrei dagozkien moldeak, estilo eta neurri jakinekoak, aukeratzen eta antolatzen dira, eskuz edo mekanikoki; ondoren, froga bat egiten da eta oker agertzen diren hitzak eta lerroak zuzentzen dira; gero, irudien [[fotograbatu]]a egiten da; testua eta irudiak prest daudenean, orria moldatzen da testu, irudi eta espazio zuriak (tintak papera uki ez dezan inprimatu nahi diren moldeak baino garaiera txikiagoko [[berun]]ezko piezak ezarriz) konbinatuz; orriak antolatu ondoren, hurrenkeran jartzen dira, orri-sortaka antolaturik eta orrien artean behar diren tarte zuriak uzten direla, eta burdinazko egitura batean finkatzen dira; eta azkenik, inprimatu egiten da, [[zilindro]] batzuen bidez moldeak [[tinta]]z bustiz eta ondoren paperaren kontra zapalduz.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Euskal tipografia]]
* [[Letra-tipo]]
* [[Maketazio]]
* [[Ortotipografia]]
 
{{zirriborroa}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Tipografia]]