Klaustro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Arkupeak gehitua HotCat bitartez
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
2. lerroa:
'''Kalostra''' edo '''klaustroa''' [[patio]] baten inguruko ibiltoki estalia da, alde batean [[kolomadi]]a duena eta sarrien [[eliza (argipena)|elizen]] alboan edo [[monasterio]]en barnean eraikiak. Munduko kalostra handiena [[Salerno]] ondoko Certosa di Padula monasteriokoa da (12.000m²), Italia hegoaldean.
 
== Egitura eta historia ==
[[Lauki]]- edo laukizuzen-formakoak izaten dira klaustroak gehienetan; inguruan pasabide estaliak dituzte, eta erdian [[iturri (argipena)|iturria]] edo [[putzu]]a. [[Monasterio]]etan, klaustroek bertako eraikuntzak lotzen dituzte, eta batetik bestera joateko bide dira. Bi eratakoak ziren [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] klaustroak: [[beneditar]]ren erakoak eta [[zistertar]]renekoak. Beneditarren klaustroek [[eliza (argipena)|eliza]] zuten alde batean, eta beste aldean jangela, era horretan elizaraino sukaldeko zaratarik eta usainik ez iristeko; batzar-gela hegoaldean izaten zuten, eta logelak lehen pisuan. Zisterraren ordenako monasterioetan, bi pisu hartzen zituen askotan klaustroak; goikoan logelak izaten ziren, eta behean, berriz, fraide gazteen ikasgelak eta lantegiak. Nolanahi ere, klaustroa beti zen [[monasterio]]etako biltoki nagusia. Bestalde, klaustroen erdiko partea, askotan, monasterioko edo katedraleko [[hilobi]]a izaten zen.