«Pablo Picasso»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Pablo Ruiz Picasso''' ([[Málaga]], [[Espainia]], [[1881]]eko [[urriaren 25]]a - Mougins, [[Itsas Alpeak]], [[Frantzia]], [[1973]]ko [[apirilaren 8]]a),<ref>{{erreferentzia|izena=Pierre, Georges, Joan|abizena=Daix, Boudaille, Rosselet|urtea=1988|izenburua=Picasso, 1900–1906: catalogue raisonné de l'oeuvre peint|argitaletxea=Éditions Ides et Calendes|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Espainiako margolari, eskultore, inprimatzaile, zeramikari eta antzerki diseinatzailea, Frantzian izan zuen artista bizitzaren zatirik handiena. XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta ezaguna da Gorges Braque frantsesarekin mugimendu [[Kubismo|kubista]] sortzeagatik, eskultura eraikia asmatu izanagatik, [[collage]]<nowiki/>en asmakizunagatik, eta estilo desberdin asko garatzen eta arakatzen lagundu zuelako.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2012|izenburua="The Guitar, MoMA"|argitaletxea=Moma.org|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Bere obrarik ospetsuenen artean daude ''Avignongo andereñoak'' (1907) proto-kubista, eta [[Gernika (margolana)|''Gernika'' margolana]]<nowiki/>k (1937), [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilea]]<nowiki/>n alemaniar eta italiar armaden [[Gernika-Lumo|Gernika]]<nowiki/>ko bonbardaketaren erretratu dramatikoa.
 
Picassok aparteko [[Talentu (argipena)|talentu]]<nowiki/>a erakutsi zuen bere lehen urteetan, modu naturalean margotuz bere haurtzaroan eta nerabezaroan. XX. mendearen lehen hamarkadan, bere estiloa aldatu egin zen teoria, teknika eta ideia ezberdinekin esperimentatu zuenean. 1906. urtearen ondoren, [[Henri Matisse]] artista zaharragoaren obra fauvistak motibatu zuen Picassok estilo erradikalagoak esploratzera, bi artisten arteko lehia emankorra hasiz, gerora kritikoek sarritan [[arte modernoa]]<nowiki/>ren aitzindari izan zirela aitortuz<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua="Matisse Picasso – Exhibition at Tate Modern"|argitaletxea=Tate|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Christopher|abizena=Green|urtea=2003|izenburua=Art in France: 1900–1940|argitaletxea=New Haven, Conn: Yale University Press|orrialdea=p. 77|orrialdeak=|ISBN=0-300-09908-8|hizkuntza=En}}</ref> <ref>{{erreferentzia|izena=Adrian|abizena=Searle|urtea=2002|izenburua="A momentous, tremendous exhibition"|argitaletxea=Guardian. UK|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Paul|abizena=Trachtman|urtea=2003|izenburua="Matisse and Picasso"|argitaletxea=Smithsonian|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno Cipriano de la Santísima Trinidad Ruiz Picasso (bere jaiotza agiriaren arabera) edo Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Crispiniano de la Santísima Trinidad Ruiz y Picasso (bere bataio ziurtagiriaren arabera),<ref>{{erreferentzia|izena=Irene|abizena=Hernández Velasco|urtea=2008|izenburua=«El pueblo donde ser Picasso es muy común»|argitaletxea=El Mundo (655)|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=Es}}</ref> hainbat santu eta senideen ohorez osatutako izen sorta.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua="On-line Picasso Project"|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> José Ruiz y Blasco eta María Picasso Lópezen lehen semea izan zen. 1881eko urriaren 25ean jaio zen [[Málaga|Malaga]]<nowiki/>n, familia burges batean. Picassok bi arreba izan zituen, Dolores (1884-1958) eta Concepción (1887-1895). Katolikoa bataiatu bazuten ere, Picasso ateo bihurtuko zen geroago.<ref>{{erreferentzia|izena=Neil|abizena=Cox|urtea=2010|izenburua=The Picasso Book. "Unlike Matisse's chapel, the ruined Vallauris building had long since ceased to fulfill a religious function, so the atheist Picasso no doubt delighted in reinventing its use for the secular Communist cause of 'Peace'."|argitaletxea=Tate Publishing|orrialdea=p. 124|orrialdeak=|ISBN=978-1-85437-843-9|hizkuntza=En}}</ref> Bere birraitona amaren aldetik, Tommaso Picasso [[Italia]]<nowiki/>ko Sori udalerrian 1787an jaioa, Espainiara joan zen bizitzera 1807an. <ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua="Antepasados y familiares de Picasso"|argitaletxea=Fundación Picasso Málaga|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Picassoren familia, sozial maila ertainekoa zen. Aita [[Margolaritza|margolari]]<nowiki/>a zen, eta hegaztien irudikapen naturalistetan espezializatu zen. Bizitza osoan, Ruiz arte irakaslea izan zen [[Eskulangintza]] Eskoletan, eta baita museoetako zaharberritzailea. Ruizen arbasoak [[Aristokrazia|aristokrata]] txikiak izan ziren.
 
Picassok gaztetatik marrazteko grina eta trebetasuna erakutsi zituen. Bere amaren arabera, lehen hitzak "piz, piz" izan ziren, lapitzaren laburtzearena.<ref name=":1">{{erreferentzia|izena=Richard J|abizena=Wattenmaker|urtea=1993|izenburua=Great French Paintings from the Barnes Foundation: Impressionist, Post-impressionist, and Early Modern|argitaletxea=New York: Alfred A. Knopf|orrialdea=p. 304|orrialdeak=|ISBN=978-0-679-40963-2|hizkuntza=En}}</ref> Zazpi urtetik aurrera, Picassok bere aitaren prestakuntza artistiko formala jaso zuen, figuraren marrazkian eta olio-pinturan. Ruiz artista akademiko eta hezitzaile tradizionala zen, eta bere ustez, trebakuntza egokia maisuen kopia diziplinatua eginaz lortu behar zen, eta giza gorputza igeltsu-roletatik eta modelo bizidunetatik margotuz. Semea artearekin bakartua agertu zen, beste klaseko lanen kalterako.
 
Familia [[Coruña|A Coruña]]<nowiki/>ra aldatu zen 1891n, aita irakasle aritu baitzen bertako Arte Ederretako Eskolan. Ia lau urte eman zuten bertan. Halako batean, aitak semea margotzen aurkitu zuen, uso baten zirriborro amaitu gabearen gainean. Bere semearen teknikaren zehaztasuna ikusita, istorio [[Apokrifoak|apokrifo]] batek kontatzen du Ruizek sentitu zuela hamahiru urteko Picassok bera gainditua zuela,<ref name=":1" /> eta margolaritzari uko egitea erabaki zuen, nahiz eta geroagoko margolan batzuk badira.
 
1895ean, Picasso traumatizatuta geratu zen bere zazpi urteko arreba Conchita [[difteria]]<nowiki/>gatik hil zenean.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2009|izenburua="Picasso: Creator and Destroyer – 88.06".|argitaletxea=Theatlantic.com|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Qndorioz, familia [[Bartzelona]]<nowiki/>ra joan zen bizitzera, eta Ruizek Arte Ederretako Eskolan lanpostu bat lortu zuen. Picasso hirian hazten joan zen, eta tristura edo nostalgia garaietan bere benetako etxea zela esaten zuen.<ref name=":1" /> Ruizek konbentzitu egin zituen Eskolako administratzaileak, bere semeak klase aurreratuan sartzeko azterketa egin zezan. Prozesu honek maiz hilabete bat hartzen zuen ikasleentzat, baina Picassok aste baten burutu zuen eta epaimahaiak onartu egin zuen 13 urterekin. Ikasle bezala, Picassok ez zuen diziplinarik, baina geroagoko bizitzan eragina izango zuten adiskidetasunak egin zituen. Aitak estudio txiki bat alokatu zion etxetik gertu, berak bakarrik lan egin ahal izateko. Hala ere, egunero joaten zitzaion bisitan, marrazkiak epaitzera. Eta maiz eztabaidatzen zuten.<ref>{{erreferentzia|izena=Isabelle|abizena=de Maison Rouge|urtea=2005|izenburua=Picasso, Le Cavalier Bleu|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
Bederatzi urte inguru bizi izan zen Bartzelona hirian, nahiz eta udako opor batzuk eta egonaldiak eman [[Madril]]<nowiki/>en eta Parisen.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=«Biografía, 1896»|argitaletxea=Online Picasso Project|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> 1897an ''Zientzia eta Karitatea'' mihisea (Picasso museoa, Bartzelona) aurkeztu zuen Madrilgo Arte Ederretako Erakusketa Orokorrean.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=«Ciencia y caridad, 1897»|argitaletxea=Online Picasso Project|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Bestalde, 1897an bere [[errealismo]]<nowiki/>an sinbolismoaren eragina erakusten hasi zen, adibidez, naturalistak ez ziren tonu [[Bioleta (argipena)|bioleta]] eta [[berde]]<nowiki/>ekin egindako paisaia-pintura multzo baten. Ondoren, batzuk diotenez bere aro [[modernista]] izan zen 1899-1900. urteetan. Bestalde, [[Dante Gabriel Rossetti]], Théophile Steinlen, [[Henri de Toulouse-Lautrec|Toulouse-Lautrec]] eta [[Edvard Munch]]<nowiki/>en lanen aurrean egoteak, [[El Greco|Grekoa]] bezalako maisu zaharrekiko mirespenarekin batera, garai hartako lanetan modernismoaren bertsio pertsonala izatera eraman zuten.<ref name=":2" />
 
Picassok 1900. urtean orduko [[Europa]]<nowiki/>ko arte hiriburua zen [[Paris]]<nowiki/>era aurreneko bidaia egin zuen. Bertan, lehen adiskide paristarra ezagutu zuen, [[Max Jacob]] kazetari eta poeta, [[Frantses Hizkuntzaren Karta|frantses hizkuntza]] eta bere literatura ikasten lagunduko ziona. Laster [[apartamentu]] bat partekatu zuten; Maxek gauez lo egiten zuen, Picassok egunez lo eta gauez lanean aritzen zuen bitartean. Garai horretan [[pobrezia]], [[Hotz|hotza]] eta etsipen larriak izan zituen. Bere lanaren zati handi bat erre egiten zuen gela txikia berotzeko. 1901eko lehen bost hilabeteetan, Picasso Madrilen bizi izan zen, eta bertan, Francisco de Asís Soler adiskide [[Anarkismo|anarkista]]<nowiki/>rekin ''Arte Gaztea'' aldizkaria sortu zuen, bost ale argitaratzea lortuz. Solerrek artikuluak eskatzen zituen eta Picassok aldizkaria ilustratu, gehienetan pobreen egoera irudikatzen eta kidetzen zuten marrazki ilunekin. Lehen alea 1901ko martxoan argitaratu zen, eta orduan hasi zen artista ''Picasso'' izenarekin sinatzen.<ref name=":2" /> 1898tik aurrera "Pablo Ruiz Picasso" bezala izenpetzen zituen lanak, eta gero "Pablo R. Picasso" bezala 1901. urtera arte. Aldaketa ez dirudi aitaren figura arbuiatzeko egiten zuenik, baizik eta besteengandik bereizi nahi zuelako. Izan ere, [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|Katalunia]]<nowiki/>ko lagunek hasieratik deitzen zioten amaren abizenarekin, Ruiz aitarena baino askoz ezohikoagoa zelako.<ref>{{erreferentzia|izena=André|abizena=Fermigier|urtea=1969|izenburua=Picasso, Le Livre de Poche, Série Art|argitaletxea=Paris, Librairie Génerale Française|orrialdea=p. 9|orrialdeak=|ISBN=2-253-02455-4|hizkuntza=Fr}}</ref>
[[Fitxategi:The Old Guitarist.jpg|thumb|Gitarra-jotzaile zaharra (1903), Chicagoko Arte Institutua. ]]
 
=== Garai urdina: 1901-1904 ===
Picassoren garai urdina (1901–1904), tonu [[urdin]] eta urdin-berdeetan margotutako irudiengatik bereizten da, noizean behin beste kolore batzuekin berotu arren. Garaia [[Espainia]]<nowiki/>n hasi zen 1901eko hasieran, edo [[Paris]]<nowiki/>en urtearen bigarren erdian.<ref name=":2" /> Ama argalak umeekin osatutako margolan asko, garai urdinekoak dira, Picassok denbora [[Bartzelona]] eta Parisen artean banatzen zuenekoa. Kolorearen soiltasuna eta zenbaitetan gai tristeak erabiltzea - prostitutak eta eskaleak maiz ziren bere pertsonaiak- Picassok Espainian zehar egindako bidaiaren eta Carles Casagemas adiskidearen suizidioaren eragina zela uste da.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=André|abizena=Fermigier|urtea=1969|izenburua=Picasso.|argitaletxea=Le Livre de Poche, Série Art. París, Librairie Génerale Française|orrialdea=p. 58|orrialdeak=|ISBN=2-253-02455-4|hizkuntza=Fr}}</ref> 1901eko udazkenean hasita, Casagemasen hainbat erretratu margotu zituen, ''La Vie'' (1903) koadro alegoriko goibelarekin amaituz, gaur egun [[Cleveland]]<nowiki/>eko Arte Museoan dagoena.<ref name=":1" />
 
Aldarte bera zuen ''Otordu arina'' (1904) grabaketa ezagunak, gizon itsu bat eta ikusten duen emakumea, biak zargalduak, mahai ia hutsean eserita.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2010|izenburua=The Frugal Repast|argitaletxea=Metropolitan Museum of Art|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> [[Itsutasun|Itsutasuna]] garai hartako Picassoren lanetan errepikatzen den gaia da, ''Gizon itsuaren bazkaria'' (1903, Metropolitan Arte Museoa) eta baita ''Zelestina''ren erretratuan (1903). Garai urdineko beste lan batzuk ''Solerren erretratua'' eta ''Suzanne Blochen erretratua'' dira.
[[Fitxategi:Pablo Picasso, 1904, Paris, photograph by Ricard Canals i Llambí.jpg|ezkerrera|thumb|Pablo Picasso 1904an Parisen, Ricard Canals i Llambíren argazkian.]]
 
=== Garai arrosa: 1904-1906 ===
1.241

edits