Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
Nemesio Etxaniz [[Azkoitia]]n jaio zen, [[1899]]ko abenduaren 19an, Jose Luis Etxaniz merkataria eta Maria Antonia Aranbarri etxekoandrea, azkoitiarrak biak, guraso zituela.<ref name="egunkaria">{{erreferentzia | izena = Amagoia | abizena = Iban | url= https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1999&h=12&e=18&bilatu=alea&orridata=19991218&ikusi=057 |izenburua = Hezur-mamizko zubia | argitaletxea = ''Euskaldunon Egunkaria'', 1999ko abenduak 18, 57-60. orrialdeak, CC BY-SA 4.0, berria.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref> [[Lekarozko ikastetxea]]n egin zituen lehenengo ikasketak, eta [[Comillasko Pontifize-Unibertsitatea]]n ikasi zuen gero.<ref name="ganbelai">{{erreferentzia | izena = Pakito | abizena= Ganbelai | url= https://zuzeu.eus/euskara/nor-zen-nemesio-etxaniz/ |izenburua = Nemesio Etxaniz | argitaletxea = Zuzeu, 2017ko apirilak 10, CC BY-SA 3.0, zuzeu.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref> Apaizgaitegiko hizkuntza-aldaketak eraginda [[euskaltzaletasun]]a sortu zitzaion. [[Aitzol]] ikaskide eta lagunak zerikusi handia izan zuen eraldaketa horretan.<ref name="bidegileak">{{erreferentzia | izena = | abizena= | url= http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/35_nemesio-etxaniz.pdf |izenburua = Nemesio Etxaniz | argitaletxea = ''Bidegileak'', euskomedia.org |sartze-data=2020-7-10}}</ref> ''Arraldea'' elezaharra, aitari entzundako istorioa, argitaratu zion ''[[Argia (1921-1936)|Argia]]''-k [[1923]]an.<ref name="argia">{{erreferentzia | izena = | abizena= | url= https://www.argia.eus/argia-astekaria/1709/integrismo-katolikoan-hasi-euskaltzale-sutsuan-buka |izenburua = Integrismo katolikoan hasi eta euskaltzale sutsuan buka | argitaletxea = ''Argia'' astekaria, 1999ko martxoak 28, CC BY-SA 3.0, argia.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref>
 
Apaiztu zenean, [[Bergara]]ko Santa Marina parrokiara apaiz-laguntzaile kargura bidali zuten. Hasieran herritarren artean moral puritanoa aldarrikatzen saiatu bazen ere, denborak aurrera egin ahala jarrera integrista haiek alboratu eta moral kontuetan lasaitze-bideari ekin zion, eta Comillasko seminarioan ikasitako dotrina auzitan jartzen hasi zen. [[Espainiako Gerra Zibila|Gerraurrean]], Eliza Katolikoa eta moral kristaua zainduz euskaltzaletasuna suspertzea eta euskal aberriaren alde ezer egitea osagarriak ziren; izan ere, garai hartan, nazioalista [[jeltzale]]en indarrak gorantz egitearekin bat, herrietako indar karlista eta integrista monarkiko espainolak atzera zihoazen. Sozialistak, berriz, hirietan eta industria-herrietan errotzen ari ziren.<ref name="argia"/> GaraiUrte hartanhaietan, zenbait artikulu argitaratu zituen Donostiako ''[[El Día]]'' egunkarian.<ref name="bidegileak"/>
 
=== 36ko gerra era gerraondoa ===