Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
Nemesio Etxaniz [[Azkoitia]]n jaio zen, [[1899]]ko abenduaren 19an, Jose Luis Etxaniz merkataria eta Maria Antonia Aranbarri etxekoandrea, azkoitiarrak biak, guraso zituela.<ref name="egunkaria">{{erreferentzia | izena = Amagoia | abizena = Iban | url= https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1999&h=12&e=18&bilatu=alea&orridata=19991218&ikusi=057 |izenburua = Hezur-mamizko zubia | argitaletxea = ''Euskaldunon Egunkaria'', 1999ko abenduak 18, 57-60. orrialdeak, CC BY-SA 4.0, berria.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref> [[Lekarozko ikastetxea]]n egin zituen lehenengo ikasketak, eta [[Comillasko Pontifize-Unibertsitatea]]n ikasi zuen gero.<ref name="ganbelai">{{erreferentzia | izena = Pakito | abizena= Ganbelai | url= https://zuzeu.eus/euskara/nor-zen-nemesio-etxaniz/ |izenburua = Nemesio Etxaniz | argitaletxea = Zuzeu, 2017ko apirilak 10, CC BY-SA 3.0, zuzeu.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref> Apaizgaitegiko hizkuntza-aldaketak eraginda [[euskaltzaletasun]]a sortu zitzaion. [[Aitzol]] ikaskide eta lagunak zerikusi handia izan zuen eraldaketa horretan.<ref name="bidegileak">{{erreferentzia | izena = | abizena= | url= http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/35_nemesio-etxaniz.pdf |izenburua = Nemesio Etxaniz | argitaletxea = ''Bidegileak'', euskomedia.org |sartze-data=2020-7-10}}</ref> ''Arraldea'' elezaharra, aitari entzundako istorioa, argitaratu zion ''[[Argia (1921-1936)|Argia]]''-k [[1923]]an.<ref name="argia">{{erreferentzia | izena = | abizena= | url= https://www.argia.eus/argia-astekaria/1709/integrismo-katolikoan-hasi-euskaltzale-sutsuan-buka |izenburua = Integrismo katolikoan hasi eta euskaltzale sutsuan buka | argitaletxea = ''Argia'' astekaria, 1999ko martxoak 28, CC BY-SA 3.0, argia.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref>
 
Apaiztu zenean, [[Bergara]]ko Santa Marina parrokiara apaiz-laguntzaile kargura bidali zuten. Hasieran herritarren artean moral puritanoa aldarrikatzen saiatu bazen ere, denborak aurrera egin ahala jarrera integrista haiek alboratu eta moral kontuetan lasaitze-bideari ekin zion, eta Comillasko seminarioan ikasitako dotrina auzitan jartzen hasi zen. [[Espainiako Gerra Zibila|Gerraurrean]], Eliza Katolikoa eta moral kristaua zainduz euskaltzaletasuna suspertzea eta euskal aberriaren alde ezer egitea osagarriak ziren; izan ere, garai hartan, nazioalista [[jeltzale]]en indarrak gorantz egitearekin bat, herrietako indar karlista eta integrista monarkiko espainolak atzera zihoazen. Sozialistak, berriz, hirietan eta industria-herrietan errotzen ari ziren.<ref name="argia"/> Garai hartan, zenbait artikulu argitaratu zituen Donostiako ''[[El Día]]'' egunkarian.<ref name="bidegileak"/>
 
=== 36ko gerra era gerraondoa ===
[[36ko gerra]] denboran, indar espainolek bultzaturik, [[Burgos]]era aldegin beharrean izan zen. Bertan ''a divinis'' zigortu zuten, eta funtzio sakraturik ematea galarazi.<ref name="argia"/> [[Francisco Javier Lauzurika]] gotzainarekin eztabaida latza izan ostean, Erromara jo zuen laguntza eske,<ref name="bidegileak"/> baina deus gutxi erdietsi zuen. Harrezkero, apaiz jarraitu bazuen ere, gotzaitegiarekiko harremanak eten zituen. Horren ondorioz, herri txikietan mezak ematetik bizi izan zen. Kristau izatearen garrantzia barnean baldin zeraman ere, euskalgintzari eta gerratean zanpatutako euskaldunen eskubideak aldezteari ekin zion; letra gutxiko euskaldunak, euskaldun iraunarazteko eginkizunari lotu zitzaion.<ref name="argia"/>