Isuntza Goikoa baserria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
35. lerroa:
Oinplano ia karratuko baserria da, 21 x 21 [[metro]]koa; fatxada nagusiak hego-mendebaldera ematen du, eta [[XVII. mendea]]ren azken herenean eraiki zen, [[1678]]. urtean. Zeharkako bost horma-arte eta luzetarako lau horma-arte ditu, eta pieza bakarreko hamabi zutoin, itxitura osatzen duten perimetroko hormetan bermatuta. Harresiak [[hareharri]]zkoak dira, ertzetan [[harlandu]]a dutela. Behe solairua, lehen solairua eta teilatupeko solairua ditu.
 
Estalkia hodi-teiladuna da eta bi isuriko zurezko egitura dauka; [[miru-buztan]] formako faldoi batek errematatzen du ipar-ekialdera ematen duen fatxada.
 
Fatxada nagusian, hego-mendebaldean, ataripea dago, fatxadaren ardatz nagusiarekiko ezkerraldera desplazatua. Ataripea [[zur|egurrezko]] ateburua da, ertzak itxiturako harresietan bermatuta daude, eta, erdialdea, zutabe toskanar dotore batean. Ataripeko zola [[arroka|harrizko]] lauzaz egina dago, zabalera eta luzera desberdineko zerrendez osatua.
49. lerroa:
Hego-ekialdeko fatxada garaiagoa da, eraikinaren alde horretan malda baitago; altuera-alde horri esker, soto bat jarri ahal izan zen luzetaraka. Sotoak leiho bakarra du, [[arroka|harriz]] inguratua. Hurrengo solairuan –behekoan-, fatxadak bost leiho eta ate bat ditu; atetik barrena pasatzeko [[arroka|harrizko]] eskailerak, fatxadari berari atxikita daudenak, igo behar dira, bi maila-zati. Bost leihoak [[arroka|harriz]] inguratuta daude, eta lauk leiho-barren molduratuak dituzte. Lehen solairuaren parean, egurrezko frontal batean, bost leiho gehiago daude, bata bestearen ondoan ongi lerrokatuta; [[zur|egurrezko]] markoa dute eta fatxadako itxiturako zutabez, frontalez eta beso luzeez osatutako bilbaduraren barruan ageri dira.
 
Barne-egitura lurraren gainean dauden zapata edo jarlekuetan bermatuta dago; pieza bakarreko hamabi zutoinek osatzen dute, eta horiek habeen eta besoen bidez muntatuta daude, [[aho-zirika]] eta agerian daudenean, agerikoa [[miru buztan (mihiztadura)|miru-buztan ahokadurezmihiztadurez]]. Lehen aipatutako zutoin horiek estalkiaren petralei eusten diete, eta horiek, aldi berean, teilak jarrita dauden egurrezko oholen gapirioei eta itxierari edo itxitura-multzoari.
 
Isuntza Goikoa eraikin monumentala da, baserri handi [[barrokoa|barrokoen]] adierazgarri, bilbaduran eraikia eta sarbide-ataripea du; gainera, bolumen orekatua izateaz gain, arkitektura-elementuen kalitateagatik eta horiek ongi antolatzeagatik nabarmentzen da; besteak bete: [[hareharri]]zko [[harlangaitz]]ezko itxitura eta zutabeen egitura bereizita ageri dira; fabrikan kontuan hartu dira leiho-barrenak eta [[harlandu]]ak; toskanar ordenako zutabea duen ataripea; eta egurrezko egitura duen itxitura, besoen bidez mihiztatuta eta adreilu trinkoz josiak daudenak.