Urbizu baserria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
37. lerroa:
Bost ardatz-zutabek eusten diote fatxada nagusiari. Haien baoak [[harlangaitz]]ez estalita daude beheko solairuan eta lehenengo solairuko alboetako zati batean. Lehenengo solairuko erdiko aurpegian egurrezko egitura eta harlangaitzezko betegarria dauzka, eta gainaldea apur bat kareztatua. Horma pikoa, bai eta bi alboetako estalkipea ere, irekiak dira. Sarrera nagusia bi orriko zurezko atea da; orri horietako bat zatituta dago. Leiho-bao irregular batzuek osatzen dute fatxada. Halaber, [[mahats]]-parra batek fatxada nagusi ia osoa estaltzen du. Hegoaldeko fatxadak harlangaitz-lanak ditu beheko solairuan eta harri-hormak, bilbadurekin, bigarrenean. Egurrez inguratutako leiho-bao txiki bat, estalkipean, eta beste bao bat beheko solairuaren parean: horra hor ikus daitezkeen hutsune bakarrak. Iparraldeko fatxada ere harlangaitzez eraikia dago, eta haren itxura arestian deskribatutakoaren oso antzekoa da. Mendebaldeko fatxada harlangaitz biluzizkoa da; bi orriko sarrera-atea eta leiho txikiren bat ditu beheko solairuan. Bigarren solairuan harriz inguratutako hiru leihotxo simetriko daude.
 
Zurezko 15 zutoinek osatzen dute eraikinaren zurajea. Horietako batzuek sekzio handia dute, eta oso ongi gorde dira (zutoineko bat dolare gotiko baten bernia berrerabilia da). 15 horiei, fatxada nagusiko bostak gehituta, baserriak, guztira, 20 zutoin ditu. Baserriko zuraje bikainaren muina dira. Hain zuzen, zutoin, habe eta zenbait [[Astazaldi|gapirio]]-lan eta jabaloik (miruen[[miru buztanakbuztan]]ak irudikatzen dituzte) osatzen dute zurajea.
 
Baserriko ataria, egun, itxita dago; ekialdeko fatxadan dagoen sarrera nagusitik sartzen da hara. Atariko zorua harrizkoa da, eta zati bat porlanez estalita du. Beheko solairuan, gainerako zorua lur naturalezkoa da. Atariko sektore batek ez du lehenengo solairua gainean, eta, hortaz, estalkipetik lurreraino irekita dago. Beste zati batean (hego-ekialdeko sektorea) gapirio onak eta harri-hormazko barne-murruak ikus daitezke. Zati horrek, hain zuzen, habe bati eusten dio, zurezko friso mihiztatu ederra duela. Ataritik iristen da beheko solairuko hego-ekialdeko aldean dagoen sukaldera. Sukaldeak bi atal ditu. Gaur egun, su txikia du, baina antzina ganbara zuen. Ganbara horrek bi zati ditu, eta hormak ohol mihiztatukoak dira, forjazko iltzez josiak. Bi zati horiek, hain zuzen, oholerian egindako puntu erdiko arku-itxurako baoaren bidez lotzen dira.