Amable Arias: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
== Lan plastikoa ==
30 urteko ibilbide artistikoan (1954-1984) paperean garatutako lan grafikoak ugariak dira. Alderantzizkoa gertatu da olio-pinturekin; eskasak dira (303), izan ere, mihiseak oso garestiak ziren.
Amable Ariasen kasuan, bizitza eta obra estu lotuta daude: ''Teatro Principal'' seriea lotuta dago antzoki horretan egindako lanarekin; ''La guia'' izenekoa, gida turistiko batek egin zion enkarguarekin; ''Bodegones'' lana, espazioarekin eta lagunekin zuen harremanarekin; ''[[Bembibre]]'', haurtzaroarekin berriro elkartzearekin; ''Las manitas'', irrealaren izana aldarrikatzeko zuen joerarekin;[[Fitxategi:"
Gerora [[Bierzo]]ra egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.''Espacios Vacíos'' erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".
Pixka bat beranduago, 1966an, [[Gaur (artista-taldea)]] osatu zen. Amablek ideiaren sortzaile Sistiagarekin izandako solasaldiari esker sortu zuen taldea <ref>''Gaur'' taldearen manifestuaren lehen bertsioa bere paperen artean zegoen, berak idatzita seguruenik. Ik. Gantzarain, Xabier. ''Zuloa''. Donostia: Elkar, 2018. 181 orr.</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Amable|abizena=Arias|urtea=2005|izenburua=Sherezades|argitaletxea=Bassarai|orrialdea=183|orrialdeak=|ISBN=84-89852-63-4|hizkuntza=es}}</ref>. eta gorpuztu egin zen [[Remigio Mendiburu]], [[Eduardo Chillida]], [[Jorge Oteiza]], [[Jose Luis Zumeta]], [[Nestor Basterretxea]] eta [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin. Emen, Orain, Danok, Bizkaia, Araba eta Nafarroako taldeekin Euskal Eskola osatu zuten. Batasun laburra izan zen, denboran, baina erabakigarria, izan ere, Euskal Herriko belaunaldi berrien ildo artistikoak marraztu zituen.<ref>{{erreferentzia|izena=Ana|abizena=Olaizola|urtea=1995|izenburua=Arte y artistas vascos en los años 60: el proyecto de la Escuela Vasca|argitaletxea=Koldo Mitxelena kulturunea|orrialdea=|orrialdeak=123-145|ISBN=|hizkuntza=eu, es}}</ref>[[Fitxategi:"Linares con árbol grande", óleo sobre lienzo, año 1959.jpg|thumb|374x374px|"Linares con árbol grande", olio-pintura mihise gainean, 1959. urtea|link=Fitxategi:%22Linares_con_árbol_grande%22,_óleo_sobre_lienzo,_año_1959.jpg|alt=]][[1966]] eta [[1967]] urteetan ''atomoaren pinturan'' zentratu zen. Bertan materia desegin zuen, ikutu txikien bitartez. Hutsak eremu handiak hartu zituen. Garai horrek arte historialarien jakinmina piztu zuen, antzekotasun estetikoak atzeman baizitzakeen bolada horretan AEBetan garatzen ari zen [[minimalismo]] mugimenduarekin.
|