Amable Arias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
argazkiak txertatu
Erreferentziak
10. lerroa:
[[1942]]an, Amable zenaren familia [[Donostia]]ra joan zen bizitzera. Tristura, pobrezia eta itxialdi urteak izan ziren: gurasoek ez zuten Amable eskolaratu eta aitak mutikoa eta ama jotzen zituen. Nolanahi ere, agindu judizial bat tartean zela eta, aitak hiria utzi behar izan zuen. Lasaitu ederra hartu zuen Amablek aitarenganako harremana erabat etendakoan. Estraperloz erositako penizilinari esker, osatzen hasi zen, eta tarteka-marteka akuarela eskolak jasotzen hasi zen [[Ascensio Martiarena]]rekin. Horiei esker, bere bokazio piktoriko eta literarioa biziberritu, eta atzera ezineko erabakia bilakatu zen.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Juan Manuel Lumbreras. Arte galeria.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=http://galerialumbreras.com/artistas/amable-arias-2/}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Golvano|urtea=2004|izenburua=Gaur konstelazioa, abangoardiako sarea euskal artean|argitaletxea=Vital kutxa fundazioa|orrialdea=|orrialdeak=69-70|ISBN=84-89144-62-1|hizkuntza=eu}}</ref>
 
50eko hamarkadan, Amableren amak lana aurkitu zuen Donostiako Antzoki Zaharreko arropazaindegian, eta amari jantziak bueltatzen laguntzen zion artistak. Mundu berri bat zabaldu zen gaztearen begi aurrean. Tramoiara sartu eta aktore, musikari, vedette, komiko, abeslari eta bestelakoekin egon ohi zen, eta askotan horiek hartzen zituen erretratatzeko.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Arias Yebra, Amable|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/arias-yebra-amable/ar-3649/}}</ref>[[Fitxategi:Amable en la Galería Ikuska de San Sebastián, ante el óleo "Ambigüedades en un cuadro difícil", año 1971.jpg|ezkerrera|thumb|398x398px|Amable Donostiako Ikuska galerian, "Anbiguotasunak koadro zail batean" olioaren aurrean, 1971. urtea]]
 
Eskarmentu horri esker, bere kultura eskasiaz jabetu eta goiz eta arratsaldez joan ohi zen udal liburutegira irakurtzeko, eta beti liburu gosea ase ezinik ibili ohi zen. Aukeraketa zorrotzik ez zuen egiten: ezagunak egiten zitzaizkion egileak aukeratu ohi zituen edo euren fisonomia zela eta, erakargarriak egiten zitzaizkionak. 25 urteren atarian tebeoetako mundutik filosofia, zientzia eta literaturara egin zuen salto.