Amable Arias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Erreferentziak
Erreferentziak
22. lerroa:
Artistaren azken urteak iragarritako heriotzaren gertutasunaz zipriztindu ziren, eta horrek denboraz probesteko gogo bizia txertatu zion. Hala, garai horretan jarduera artistiko oparoa izan zuen. Garaiko artista eta intelektual aurrerakoi ia guztiek bezala, Francoren aurkako jarrera argia agertu zuen, eta bere gogoeta ideologiko eta teorikoa zela eta, muturreko marxismoaren lerroan kokatu zen.
[[Fitxategi:Amable con su compañera Maru Rizo.jpg|thumb|362x362px|Amable Maru Rizorekin]]
Koma nefritikoz hil zen, Ategorrietako etxean (Donostia), 1984ko otsailaren 29an, 56 urte zituela.<ref>{{erreferentzia|izena=Carmen|abizena=Alonso-Pimentel|urtea=2003|izenburua=Amable Arias. La pasión reflexiva.|argitaletxea=Junta de Castilla y León|orrialdea=221|orrialdeak=|ISBN=84-9718-180-8|hizkuntza=es}}</ref>
 
Orduz geroztik, Maru Rizo bikotekidea eta bere ondarearen administraria, lan handia egiten ari da bere obra katalogatu, zaindu eta transkribitzen, etorkizunean artistaren erakusketak antolatu eta argitalpenak plazaratzea errazteko. [[Carmen Alonso-Pimentel]] arte historialari eta Amablesen biografia egilea eta Gonzalo Sanchez galerista, kolaboratzaile izan zituen Maruk garai batean ia isilpekoa izan zen eta gaur egun mirestutakoa den artista berreskuratzeko lanetan. Horren adibide haren obra plastiko eta soinudunekin gauzatutako erakuskaldi ugariak eta plazaratutako liburuak; El Café de Amable, artista zenaren omenez egindakoa, tartean. Baita haren jaioterriak ahobatez seme kuttuna izendatu izana eta bertako kale bati haren izena eman izana ere.<ref>{{erreferentzia|izena=Carlos|abizena=Fidalgo|urtea=2018|izenburua=El retrato de Yolanda volvió a casa en Reyes|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>