1924ko Euskal Herriko Itzulia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Excelsior (egunkaria)
6. lerroa:
 
== Aurreko pausoak ==
Probaren bultzatzaile handia zen "[[Excelsior" (egunkaria)|Excelsior]] egunkariak batzorde antolatzaile indartsu bat osatu zuen, non garaiko bizkaitar kiroleko pertsonarik garrantzitsuenak zeuden. Bere asmoa [[Espainia]]r estatuan antolatu zen lasterketarik garrantzitsuena antolatzea zen.
 
Inongo zalantzarik gabe, zailena lehen mailako txirrindulariak erakartzea izan zen, ordurarte Espainian apenas korritu baitzuten lasterketarik. Edonola ere, lana erraztu zuten hiru baldintza egon ziren. Lehendabizi, batzorde antolatzailearen grina eta ekitea, bigarrenik L'auto egunkariaren laguntza, eta, azkenik, Euskal Herriko Itzuliak ''Automoto'' etxearentzat suposatzen zuen interes komertziala.