Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Zerrenda:Arabako mendiak
38. lerroa:
 
=== Orografia ===
{{Zerrenda|Arabako mendien zerrendamendiak}}
Hiru mendilerro nagusik zeharkatzen dute, ekialdetik mendebaldera, Araba: iparraldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugan, [[Aratz]], [[Elgea]], [[Anboto]] eta [[Gorbeia]] (gailurrik altuena, 1.475 m) mendialdeak hedatzen dira. Erdialdean altxatzen dira, Nafarroatik datozen kateei jarraipena emanez, [[Urbasa]], [[Andimendi]], [[Entzia mendilerroa|Entzia]], [[Iturrieta]], [[Gasteiz mendiak]] eta [[Argantzon]]go mendiak. Hegoaldean daude, azkenik, [[Kodes]], [[Izkiz,]] [[Toloño mendilerroa]], [[Toloño mendia]] eta [[Buradon]] aldeko mendiak. Ipar-mendebaldean ageri diren Kantaurialdeko haranak (Arabako Kantaurialdea, Nerbioi harana, 328 km<sup>2</sup>) sakonak dira, Bizkaia eta Gipuzkoakoen antzekoak. Gorbeia eta Elgea mendilerroetatik hegoaldera zabaltzen da [[Arabako lautada]], 785 km<sup>2</sup>-ko hedadura duen eremu laua (525 m); Gasteiz du hiri nagusi. Gasteiztik hegoaldera, berriz, [[Arabako Mendialdea]] ageri da (487 km<sup>2</sup>), muga hauek dituela: [[Kanpezu]], [[Kodes]], [[Toloño mendilerroa]] eta [[Gasteizko mendiak]] artean. Toloño mendilerroaren hegoaldean hedatzen da Arabako Errioxa (316 km<sup>2</sup>). Araba mendebaldeko haranak (Añana, 648 km<sup>2</sup>), urak Ebro ibaian isurtzen dituzten adarrek osatuak dira.