Anemia pernizioso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
 
1. lerroa:
{{ohar medikoa}}
{{gaixotasun infotaula}}
'''Anemia perniziosoa''' [[gaixotasun]] larri, kroniko eta progresiboa da, [[B12 bitamina]] xurgatzeko ezintasuna ezaugarri duena.<ref>{{erreferentzia | egilea = | url= https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/anemia |izenburua = Anemia pernizioso | argitaletxea = ''Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa", Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0, zthiztegia.elhuyar.eus |sartze-data=2020-7-1}}</ref> [[B12 bitamina]]ren ezak sortzen duen [[anemia]] mota bat da, [[gaixotasun autoimmune]]ntzat jotzen dena. Bitamina horren gabeziak [[globulu gorri]]en eraketa -hots, [[eritropoiesi]]a- eragozten du, eta anemiaren ohiko sintomak agertzen dira.
 
B12 bitamina (kobalamina ere deitua) [[heste mehar]]rean xurgatzen da, eta funtsezko zeregina burutzen du eritrozitoen sorrera prozesuan. Xurgapen hori gerta dadin beharrezkoa da [[urdail]]ak ekoizten duen F faktorea edo faktore intrintsekoa (antza, faktore horrek B12 bitaminaren [[pinozitosi]]a errazten du). Faktorerik ezean hartutako kobalamina ez da xurgatzen eta ez da [[odol]]era eta [[hezur-muin]]era iristen, anemia kaltegarria agertuz.