Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
71. lerroa:
 
[[Fitxategi:Flag_of_Spain_(1785-1873_and_1875-1931).svg|thumb|Espainiako bandera nazionala (1843–1873 eta 1875–1931)]]
[[Probintziako aldundi]]ak eratu ziren, lehen auzialdiko epaitegiak eta gobernadore zibilak, besteak beste, eta aurrez aurre talka egin [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] lege eta instituzio errealitatearekin. [[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea|1841ean, Nafarroa ia berdindu egin zen]] Espainiako probintziekin, baina [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[foru aldundi|aldundi nagusiek]] uko egin zioten desegiteari. Urte berean, [[Baldomero Espartero|Espartero]] liberalak, ordea, Espainiako aduanak Euskal Herriko kostaldera eta [[Pirinioak|Pirinioetara]] lekualdatu zituen Gasteizetik emandako ediktuan, kanpaina armatu batean. Euskal lurraldeen kasuan izan ezik, Espainia uniformatua izan zen eta konstituzioaren bitartez Espainiako herriarena zen aurrerantzean subiranotasuna. Espartero erbestera ihes egin berritan, zerrenda hori-gorriak bihurtu ziren bandera nazional, 1843ko urriaren 13ko Errege Dekretuz, [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]] erregina zela. 20ko hamarkadan, Hirurteko Liberalaren epelean eta Amerikako kolonietan metropoliaren kontrako errebolta piztu ahala, 1808-1814ko gerra "[[Iberiar Penintsulako Gerra|Independentzia Gerra]]" hasi zen zabaltzen zirkulu batzuetan, eta 40ko hamarkadaren bigarren erdialdean finkatu zen izendapen hori; gertaerak, baina, nabarmen desitxuratu ziren horretarako, Espainia estatu baten oinarri izateko naziotasun bazuela justifikatzeari begira.<ref name=":17" /><ref group="oh">Complutense Unibertsitateko Álvarez Juncok mito baten sorreraz hitz egin du zuzenean. Independentzia Gerraren ideia espainiar nazionalismoaren ardatz erretoriko bihurtu zen XIX. mende eta XX. mende hasieran; ikus Álvarez Junco, José. 1994, Abstract eta 91. or. </ref>
 
Hala ere, urte horietan eta hurrengoetan, Espainiako estatu liberalak porrot egin zuen nazio identitate espainiar liberalik hedatzen eta, 1851tik (eta bereziki 1876tik) aurrera, Elizaren eskuetan utzi zuen hezkuntza, neurri handi batean.<ref name=":2">Dronda, Javier. 2013, 94-95. or.</ref> Hala ere, [https://es.wikisource.org/wiki/Ley_Moyano_de_Instrucci%C3%B3n_P%C3%BAblica_de_1857 1857ko Moyano Legea] onartu zen Madrilen: nahitaezko hezkuntza publikoa ezarri zuen, eta gaztelania irakaskuntzako hizkuntza bakar bihurtu.<ref group="oh">Gobernu kontserbadore moderatuaren garaian onartu arren, gobernu progresistak prestatu zuen.</ref> 1862an eta 1867an, hurrenez hurren, estatu osorako beste bi legek gaztelania hizkuntza esklusibo bihurtu zuten, lehenak eskritura publikoetan, eta bigarrenak debekatu egin zituen gaztelania ez beste hizkuntzak antzezlanetan, ezin bestean tokian tokiko gogoa hauspotzen zutelakoan.<ref group="oh">1862ko maiatzaren 28ko Notariotza Legeko 25. artikulua; eta, Errege Agindua, Isabel II.arena, 1867ko urtarrilaren 15ekoa, hizkuntza gutxituak antzerkian debekatzen dituena; ikus Torregarai, Joan Mari. 2009, 36-37. or.</ref> Handik gutxira, 1870eko azaroan, Espainiaren nazio ideia liberalak forma instituzionala hartu zuen, errege bati lehenengoz «Espainiako errege» izendapena eman zitzaionean, [[Amadeo I.a Saboiakoa]]ri.