Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
Era horretan, Fernando II.ak Iberiar penintsularen gainean zuen nagusitza aldarrikatu zuen. Aita Santuak [[Errege-erregina Katolikoak|«Errege Katolikoak»]] izendapena eman zien Fernando eta Isabel errege-erreginei, Eliza katolikoaren babesleak (1496an, Fernandori gutxienez).<ref name=":15">{{Erreferentzia|izenburua=Ferdinando il Cattolico in "Enciclopedia machiavelliana"|hizkuntza=it-IT|url=http://www.treccani.it//enciclopedia/ferdinando-il-cattolico_(Enciclopedia-machiavelliana)|aldizkaria=www.treccani.it|sartze-data=2019-08-03}}</ref> 1491n, [[Antonio Nebrija|Antonio Nebrijak]] ''[[Gramática castellana]]'' idatzi zuen Fernando bere jaunari dedikatuta; bertan, «hizkuntza Inperioaren bidelaguna dela» adierazten du, garaituek irabazlearen hizkuntza ikasi behar dutela eta, horretan, haren gramatika baliagarri izango duela.<ref name=":12" /> Berak eta [[Juan López de Palacios Rubios]]ek ondu zituzten, halaber, errege horien Nafarroako inbasioa (1512) eta konkista legitimatzeko txostenak. Lehenak ''[[De bello Navariense]]'' idatzi zuen («Nafarroako gerraz», 1545ean argitaratua); bigarrenak, berriz, [[Mendebaldeko Indiak]] konkistatzeko doktrina ere landu zuen.<ref name=":12">{{erreferentzia|hizkuntza=ES|izenburua=Conquista e incorporación del reino de Navarra a Castilla|urtea=2012|abizena=Monreal|izena=Gregorio|orrialdeak=47-52|orrialdea=|argitaletxea=Pamiela|ISBN=978-84-7681-736-0|izena2=Roldán|abizena2=Jimeno}}</ref> Odol garbitasuna eta leinuaren antzinatasuna bihurtu ziren kristau eredugarriaren adierazgarri. Ideologia horretan kokatuta, [[Alpujarrako errebolta|Alpujarrako erreboltaren]] ondoren (1568–1571), eskualde horretako biztanle morisko gehienak sakabanatu, asimilatu edo Afrikara kanporatuak izan ziren, demografia, gizarte eta ekonomia ondorio larriak ekarriz. 1609an, geratzen ziren morisko ia denak [[Moriskoen kanporatzea|Filipe III.aren dekretuz kanporatuak izan ziren]].
 
[[Italiar Gerrak|Italiar Gerren]] testuinguruan, lehendabiziko aldiz, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.aren]] indarrek «Espainia, Espainia, Espainia» oihukatzen hasi ziren, lehenago «Gaztela» edo «Aragoi» esaten zen tokian, eta izendapen hori esanahi politikoa hartzen hasi zen.<ref>{{Erreferentzia |abizena= Nieto Soria |izena=Jose Manuel | artikulua = Conceptos de España en tiempos de los Reyes Católicos |entziklopedia = Norba, Revista de Historia | urtea= 2006 | liburukia = 19| orrialdeak =117-118 |issn=0213-375X | argitaletxea = |lekua =| argitaratze-data = | url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2566415}}</ref> [[Amaiurko gazteluaren setioa|Amaiurko batailan]] (1522), [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a enperadorearen]] armadako soldaduek «Gaztela» eta «Espainia» oihukatzen zuten, gazteluaren defendatzaileek «Nafarroa» oihukatzen zuten bitartean. Zalantzarik gabe, Nebrijak eta Errege Katolikoetatik aurrera beste batzuek ([[Juan de Mariana|Mariana]], [[Francisco de Quevedo|Quevedo]], etab.) gogoko izan zuten espainiar identitate kolektiboaz hitz egitea, etsai komunen eta erlijioaren lokarrian oinarrituz, nahiz eta eliteen hizketatik at nekez hitz egin zitekeen orduan eskualdea gainditzen zuenzuten lurralde identitateez.<ref name=":17">{{erreferentzia|izena=José|abizena=Álvarez Junco|urtea=1994|izenburua=STUDIA HISTORICA-HISTORIA CONTEMPORÁNEA|argitaletxea=Universidad de Salamanca|orrialdea=|orrialdeak=75-99|ISBN=|hizkuntza=es|artikulua=La invención de la Guerra de la Independencia|artikulu-url=https://gredos.usal.es/bitstream/handle/10366/80055/La_invencion_de_la_Guerra_de_la_Independ.pdf;jsessionid=9D83D3E0F091D4124AB7B5EDAB1A3B32?sequence=1|ISSN=0213-2087}}</ref>
 
1493an, Errege Katolikoek [[Done Jakueren Ordena]] bereganatu eta, gero, [[Adrian VI.a]]k koroarekin iraunkorki uztartu zuen, bertako kidetza monarkiako ohore handienetako bat bilakatuz. Donejakueren ikono kristau gerlaria zuzenean Gaztelako koroak Erromako Elizaren ortodoxiaren babesle egin zuen bere burua, Europan zabaltzen ari zen kristau erreformaren kontra. [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ak]] Erromaren garaiko Hispania proiektu politiko-geografiko bihurtzea lortu zuen denbora batez, Portugal bere erresumara elkartuz (1581–1640). Presioak presio, [[Habsburgotar monarkia|Habsburgoen leinuarekin]], mantendu egin zen, artean, erresumako egitura poliedrikoa. Erregeek, Fernando II.aren garaitik, [[Inkisizioa|Inkisizioa auzitegi zentralista]] babestu zuten, erresumetako legeen gainetik ziharduena. Nahiz eta erlijio gaietarako auzitegia izan, Felipe II.ak legea bihurritu zuen [[Antonio Pérez del Hierro]] estatu idazkari aragoitarra jazartzeko (1589), espetxeko ihesaldi bat hura hereje izendatzeko aitzakia hartuta; era horretan, Aragoiko jurisdikzioa urratzen zen, eta Inkisizioa bilakatu zen kasuan eskumendun. Kasua Aragoiko foruen aldeko aldarri eta koroaren kontrako matxinada bihurtu zen Aragoin. 1591n, Felipe II.ak armada bat bidali zuen Zaragozara hura zapaltzera.<ref name="Martínez Navas, I. 141-161. or.">{{Erreferentzia |abizena= Martínez Navas |izena=Isabel | artikulua = Proceso inquisitorial de Antonio Pérez |entziklopedia = Revista de la Inquisición | urtea= 1991 | liburukia = 1| orrialdeak =141-161 |issn=| argitaletxea = Editorial Universidad Complutense |lekua = Madrid | argitaratze-data = | url=https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/157767.pdf}}</ref>