Serafin Basauri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Hiru barne lotura
5. lerroa:
Lehenengo eskola Udaletxeko monjetan izan zuen. Gero, 7 urterekin Frontoizarreko eskolan nazionalean ibili zen eta, ondoren, Isasiko Corazonisten ikastetxean. Fraileetako ikasketak amaituta, 12-13 urterekin [[Armeria Eskola]]ra joan zen.
 
Handik irtenda, GAC[[G.A.C.]] enpresan hasi zen lanean, baina [[Alfa (enpresa)|Alfa]] lantegiari lotuta igaro ditu bere lan-urterik gehienak.
 
== Gaztetatik euskararen munduan ==
[[Fitxategi:Serafin Basauri Ahotsak.webm|thumb|265x265px|Serafin Basauri<ref>{{erreferentzia|url=https://ahotsak.eus/eibar/pasarteak/eib-028-013/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> haren ibilbide politikoaz ([[Euskal Herriko Ahotsak|Ahotsak]] proiekturako)]]
Umetatik ezagutu zuen giro politiko eta euskaltzalea etxean bertan. Aita sozialista zuen, eta euskalduna; ama abertzaleagoa eta euskaltzaleagoa. Etxean euskarazko liburu bat ere bazeukan amak, eta liburu horrek eragin handi-handia izan zuen Serafinengan. Batez ere [[Arrese BeitiarenBeitia]]ren "Ama euskerearen azken agurrak" olerkiak hunkitu zuen eta horrek piztu zuen euskaltzaletasuna bere barruan.
 
Euskararen munduan [[Juan San Martin]]en eskutik sartu zen [[1953]]. urte inguruan. Klub Deportiboan taldetxo bat sortu zuen San Martinek, mendirako zaletasuna ardatz hartuta. Mendia eta politika oso lotuta zeuden garai hartan, eta baita euskaltzaletasuna ere. Gerora, Klub Deportiboan euskarazko klaseak ematen hasi zen [[Imanol Laspiur]]rekin batera. Ondoren, [[Ekin (historikoa)|Ekin]] sortu zen, eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko zerbait egiten hasi behar zela pentsatu zuten. Hango kide batzuen haritik sortu zen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] taldea eta Basauri ere bertan sartu zen. 1961an kartzelaratu egin zuten [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurka egindako lehenengo sarekadan.
 
[[1950]]. hamarkada iluna izan zen, etsipenez betea, baina erdi-ezkutuan bazen ere, lanean aritu zen eibartar euskaltzale talde bat, Serafin tartean zela. Klandestinitatean sartu zirenean oso zail ikusten zuten orduko egoera aldatzea, baina bai uste zuten euren burrukarekin euskara eta euskal mundua hobetzeko aukera izango zela. "Zer lortuko juagu? Burrukan egin, behintzat, euskerian alde!". Talde hartako hiru pertsonaia nagusien artean (Basauri, Laspiur eta San Martin), euskarak eta hizkuntzak toki handia bete izan du beti, horixe zen aurrera egiteko giltza eta arrazoia.