Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
498. lerroa:
{{sakontzeko|Donostiako ikastetxeen zerrenda}}
 
Donostia hiru [[unibertsitate]]ren egoitza da: [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]ren fakultate eta eskolak [[Ibaetako campusa|Ibaetako campusean]] zehar zabaltzen dira [[euskara]]z eta [[gaztelania]]z ikastea ahalbidetzen duen titulazio-eskaintza zabal batekin; [[Nafarroako Unibertsitatea]]k ere ''[[Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa|Tecnun]]'' izeneko [[ingeniaritza]]ko eskola du bertan; eta [[Deustuko Unibertsitatea]]ren Gipuzkoako campusa [[Mundaiz]]en da, eta turismoko ikasketak, enpresako ikasketak eta beste batzuk eskaintzen ditu. Unibertsitate horiekin lankidetzan, ikerkuntza-zentro aurreratuak daude: [[nanoGUNE]] ([[nanoteknologia]]ren arlokoa), ''[[Donostia International Physics Center]]'', ''[[Inbiomed]]'', ''[[Basque Center on Cognition, Brain, and Language]]'', ''[[CIDETEC]]'', [[Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa|CEIT]] eta abar. ''[[Nature]]'' aldizkariak 2020an egindako munduko sailkapenean, Donostia ekoizpen zientifiko gehien zuten lehen 200 hirien artean agertzen zen eta, lankidetza zientifikoan, munduko lehen ikerketa zentrotzat hartzen zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Donostia munduko 200 hiri zientifiko nagusien artean sartu du ‘Nature’ aldizkariak|hizkuntza=eu|data=2020-06-26|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200626/munduko-200-hiri-zientifiko-nagusien-artean-donostia-sartu-du-nature-aldizkariak|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2020-06-30}}</ref>
 
Haur eskoletatik batxilergora ikastetxe-sare zabala du Donostiak, ikastetxe publikoek, pribatuek (gehienak [[katolizismo|katolikoak]]) eta ikastolek osaturikoa. 2006ko datuen arabera, euskara hutsezko [[D eredua]] da nagusi (13.910 ikasle), A (9.101 ikasle) eta B (10.148 ikasle) ereduen aldean.<ref>[[Eustat|EUSTAT]]: ''[http://www.eustat.es/elem/ele0004200/not0004275_e.pdf «Udal-adierazleak: Serie estatistikoak, 2006»], 2007-02-21eko prentsa-oharra.</ref>