«Kultura ondasun (Espainia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
=== Egungo legea ===
Euskal Autonomia Erkidegoak lege berria argitaratu zuen 2019an: 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2019|izenburua="Euskal Kultura ondareari buruzko Legea", EHAA|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2017-03-28|url=https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/lege-proiektua/22-euskal-kultura-ondareari-buruzko-legea/|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2020-06-29}}</ref>. Bertan hauen artean bereizten du : ondare higiezinak, higigarriak eta immaterialak.
[[Fitxategi:Bergara - Torre Olaso 4.jpg|alt=Olaso dorreko lorategi historikoa|thumb|[[Olaso dorrea|Olaso dorreko]] lorategi historikoa]]Guztira, hamahiru kategoria desberdintzen ditu: sei, kulturako ondare higiezinen kasuan (monumentu-multzoa, eremu arkeologiko edo paleontologikoa, leku historikoa, kultura paisaia eta lorategi historikoa, eta kultur ibilbidea); bi, kulturako ondare higigarriei dagokienez (banakako ondare higigarria eta ondare higigarrien multzoa); eta bost, kulturako ondare immaterialen kasuan (kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak, ikuskizunaren arteak, gizarte-ohiturak, errituak, jai-ekintzak, artisautzari lotutako jakintzak eta teknikak; elikatzeko moduak eta sukaldaritza sistemak). HoriekOndare higiezinen kasuan honela definitzen dirada kategoria bakoitza:
 
# '''Monumentua''': giza jarduerak sortutako eraikina edo obra materiala, unitate berezia osatzen duena.
# '''Monumentu-multzoa''': lege honetan babesten diren balioetako batzuk dituztelako kultura-unitate bat osatzen duten ondasun higiezinen multzoa, modu jarraituan zein ez-jarraituan; ez da nahitaezkoa izango osagai diren elementuek banaka garrantzirik edo kultura-baliorik izatea.
# '''Eremu arkeologikoa edo paleontologikoa''': interesa duten aztarna arkeologiko edo paleontologiko egiaztatuak dituen gunea.
# '''Lorategi historikoa''': gizakiak diseinatutako eta zedarritutako gunea, kultura- eta natura-balioak eta -berezitasunak dituena.
# '''Kultura-ibilbidea''': biztanlegune, eskualde eta herrialde ezberdinen arteko truke eta elkarrizketarekin lotutako kultura-esanahia duen komunikazio-bidea.
# '''Kultura-espazioa''': esanahi desberdinak, ukigarri zein ukiezinak, identifikatzen diren esparru naturala, lurrekoa, itsasertzekoa, ibaietakoa, landa gunekoa, hirigunekoa edo hiri-ingurukoa.
 
Hiru babes-maila daude: oinarrizkoa, ertaina eta berezia. Bestalde, aurrekoko legearen arabera Euskal kultura-ondareko ondasun kalifikatuei edo inbentariatuei egiten zaizkien erreferentziak babes berezia eta babes ertaina duten ondasunei dagozkiela ulertzen da lege berri honekin.
2.773

edits