«Euskal herrizaletasun»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Euskozaletasuna [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzale]] nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] eta [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).
 
Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio. [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo]] nagusiki [[aurrerakoitasun|aurrerakoia]] eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Geroa Baik ''Euskal Herri zaletasun nafartarra''<ref name = "Atarrabiako Oihua 2011">{{Erreferentzia | url = http://www.zabaltzen.net/wp-content/uploads/2011/11/OIHUA_api_2011.pdf | izenburua = Atarrabia Taldeak Uxue Barkosi (GEROA BAI) ematen dio bere babesa | argitaletxea = Zabaltzen.net | aldizkaria = Atarrabiako Oihua | data = 2011ko azaroa}}</ref> erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"<ref group="oh">''Euskal herrizaletasunHerrizaletasun nafartarra''ren gaztelaniazko itzulpena ''vasquismo navarrista'' da.</ref>. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe [[nabarrismo]]aren eta euskozaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.
 
== Oharrak ==
3.533

edits