Gaixotasun infekzioso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Josu}}
 
{{HezkuntzaPrograma|Kultura zientifikoa}}
{{ohar medikoa}}
16 ⟶ 18 lerroa:
Gaixotasun infekzioso batzuk kutsakorrak dira, pertsonen artean kutsatzen dira: adibidez, [[gripe]]a, [[tuberkulosi]]a edo [[HIES]]a. Beste batzuk, aldiz, ez dira pertsonen artean transmititzen; esate baterako, [[malaria]], [[amorru]]a edo [[tetanos]]a, besteak beste <ref> Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019), 90 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref>.
 
== Kutsatzeko mekanismoak ==
 
Gaixotasun infekziosoak harrapatzeko, mikrobioak dauden tokitik (animalia batetik, beste pertsona batengandik, uretatik, [[fomite]]etatik...) sartu behar dira infektatuko duten pertsonaren gorputzean. Behin sartuta, mikrobio horiek infekzioa eta, sarritan, gaixotasun infekziosoa sortuko dute.
 
Kutsatzeko mekanismo nagusiak hauek dira <ref> Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019), 99-105 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref>.:
 
*Aerosolen bidez: [[arnas-aparatu]]aren gaixotasun infekziosoak harrapatzen dira, batik bat, mikrobio patogenoak dituzten [[aerosol]]ak inhalatzeko orduan. Pertsona batek doministiku edo eztula egiterakoan listu tanta txikiak kanporatzen ditu. Pertsona horrek [[gripe]]a, [[tuberkulosi]]a, [[difteria]], [[kukutxeztul]]a edo [[COVID-19]] baldin badu, aerosol horietan milaka mikrobio patogenoak izango dira, beste pertsona bat infektatuko dutenak honek aerosolak inhalatzen baldin baditu. Aerosoletan ere uretan izan ohi diren bakterio patogeno batzuk egon daitezke, [[Legionella pneumophila]], esaterako. Aerosol horiek inhalatzerakoan Legionella gorputzean sartzen da eta [[pneumonia]] larria eragin dezake.
 
*Ur edo janari kutsatuen bitartez: [[digestio aparatu]]aren gaixotasunak harrapatu ohi dira mikrobio patogenoak dituzten ur edo janariak irenstean: [[kolera]], [[disenteria]], [[bruzelosi]]a, [[listeriosi]]a, [[sukar tifoide]]a, [[botulismo]]a, [[trikinosi]]a...
 
*Artropodoen bidez: [[artropodo]] batzuek ([[eltxo]]ak, [[arkakuso]]ak, [[akain]]ak...) mikrobio patogenoen eramaileak dira. Gizaki bati ziztada egiten diotenean mikrobio horiek injektatzen dituzte eta hainbat gaixotasun infekzioso sortu ([[sukar hori]]a, [[paludismo]]a, [[izurri buboniko]]a, [[Lyme gaitza]]...)
 
*Harreman fisikoen bidez: kontaktu fisiko zuzena dagoenean gaixo batekin honek, bere jariaketen, mukosen edo azalaren bidez gaitza transmititu dezake. [[Legenar]]ra, [[meningitis]]a, [[ebolako sukar hemorragikoa]], [[mononukleosi infekzioso]]a edo harreman sexualen bidez harrapatzen diren gaitz guztiak ([[sifili]]a, [[gonorrea]], [[HIES]]a, [[klamidiasi]]a...) modu horretan kutsatzen dira
 
*Fomiteen bidez: gaixo batek objektu bat ikutzerakoan bertan uzten ditu bere jarakietan dauden mikrobio patogenoak. Objektu kutsatu horiek [[fomite]]ak dira. Pertsona osasuntsu batek fomite horiek ikutzen baditu kontaktuan sartuko da mikrobio gaizto horiekin. [[Gripe]]a, [[herpes]]a, edo [[COVID-19]] fomiteen bidez zabaltzen dira.
 
*Zaurien bidez: zauri bat (edo erredura bat) gertatzen denean kanpoko mikrobioak gorputzean sartzeko zirrikitu bat aurkitzen dute, beren gorputzeko sarrera galarazten duen larruazala desagertzen delako. [[Gangrena gaseoso]]a, esaterako, [[Clostridium perfringens]] izeneko [[bakterio]]ak sortzen du zauri sakonen bidez odolera iristen denean. Antzeko zerbait gertatzen da [[tetanos]]ekin ere.
 
== Kutsapenaren jatorria ==
 
== Bakteriar gaixotasunak ==