«Euskal herrizaletasun»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(gure pentsalari gorenetakoa den Joxe Azurmendik erabili badu, bada zerbait)
'''''Baskismoa''''' ([[gaztelania]]zko ''{{lang|es|vasquismo}}'' hitzetik eratorria) edo '''euskozaletasuna'''<ref name = JoxeAzurmendi1999>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=euskozaletasun | artikulua=euskozaletasun | entziklopedia=[[Orotariko Euskal Hiztegia]]}}</ref><ref>{{erreferentzia | izena = Joxe | abizena = Azurmendi | urtea = 1999 | izenburua = "La revelación que me fue la historia". Unamunoren ''Paz en la guerra''-z ohar batzuk | argitaletxea = Jakin | orrialdeak = 25-79 |ISBN=| hizkuntza = eu | aldizkaria = Enseiukarrean | zenbakia = 14 | url = https://www.jakin.eus/uploads/albisteak/dossierrak/unamuno/Enseiukarrean_14.pdf}}</ref> [[Euskal Herria]]rekiko edo [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadirekiko]] nahiz [[euskal herritar]] kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.
 
Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, [[gaztelania]]rekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.
 
Baskismoaren aldekoari ''baskista'' edo ''euskozale'' deritzo. Eskuarki, ''baskista'' hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko. Esanahi positiboarekin ''euskozale'',<ref name = JoxeAzurmendi1999 /> ''Euskal HerriHerriaren zale'', ''euskalerrizale'', ''euskaltzale'' edo ''euskaltasunaren aldeko'' erabiltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=euskaltasun | artikulua=euskaltasun | entziklopedia=[[Orotariko Euskal Hiztegia]]}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://www.nafarroabai.org/noticias/noticia.php?id=40&idioma=eus | artikulua=[[Nafarroa Bai]]}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://www.zabaltzen.net/wp-content/uploads/2011/11/OIHUA_api_2011.pdf | artikulua=[[Geroa Bai]]}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://www.batzarre.org/conocenos-eu.html | artikulua=[[Batzarre]]}}</ref>.
 
== Politikan ==
Baskismoa [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzale]] nahiz ez abertzaleak euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] edota [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).
 
Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako euskaltasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio. [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nafartasun|nafartasun aurrerakoia]] eta euskaltasuna uztartu dituzten alderdiak, ''Euskal Herri zaletasun nafartarra''<ref group="oh">Euskaltzaindiaren arabera, ''nafartarra'' hitza ''nafarra''ren sinonimoa da. Hala ere, kasu honetan gaztelaniazko ''navarrista''ren ordez itzuli izan da. ''Euskaltar'' hitza ere existitzen da, baina ez dakigu inoiz ''vasquista''ren esanahiarekin erabili izan den.</ref> jorratuz. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe [[nabarrismo]] eta euskaltasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.