Musikagile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-bideojoko +bideo-joko)
 
3. lerroa:
Musikagilearen eta beste musikari moten arteko ezberdintasunak aldatu egiten dira garai batetik bestera eta toki batetik bestera, eta horrek eragin egiten die [[copyright|egile eskubideei]] eta musika pieza zehatz baten bakarkako interpretazioei. Adibidez, [[musika klasiko]]an, hasiera baten behintzat, konposatzeak ez zuen jotzeak bezainbesteko garrantzirik. Bakarkako konposaketak mantentzea ez zitzaien askorik axola, eta, musikariek, orohar, ez zuten arazorik izaten euren konposaketak aldatzeko, jotzeko orduan. Denbora igaro ahala, baina, musikagilearen idatzizko [[notazio]]ak oso jarraibide zorrotzak eman ditu; eta jotzaileek, hala ez egiteko arrazoi onen bat tartean ez badute, nahitaez jarraitu behar diete jarraibide horiei. Beste alde batetik, irizpide hori oso [[garbizale]]tzat jo daiteke. Dena dela, musikagilearen papera geroz eta garrantzitsuagoa egiten hasi zen, jotzailetzat zuen ospeari loturik oro har: klasizismo garaian, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joan zen. [[Erromantizismo]]arekin, musikagilea pertsonaia ia mitiko —ia [[guru]] bat— bihurtu zen. Adibiderik nabarmenena, [[Ludwig van Beethoven]] da.
 
''Konpositore'', zentzu hertsian, Mendebaldeko tradizioko musika klasikoa ondu duenari deritzo, baita zinemako musikaren, bideojokoetakobideo-jokoetako musikaren eta konposaketa aldetik seriotzat jo daitekeen beste musika baten sortzaileari ere. [[Musika herrikoi]]an, musikagilea, berak sortutako kantuen interprete ere bada, eta, kasu horretan, ''[[egile abeslari]]'' esaten zaio, edo, beste batzuetan, ''musikari'' soilik.
 
== Aipamenak ==