Immunitate-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
{{artikulu nabarmendua}}
[[Fitxategi:Segmented neutrophils.jpg|direita|thumb|300px|[[Leukozito]] neutrofiloak (urdinez) [[globulu gorri|eritrozitoen]] artean]]
'''Immunitate-sistema''' [[organismo]] batek [[infekzio]]aren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da <ref> Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria. EHUak argitaratuta (2019), 106 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref> . Mekanismo horien bitartez, organismoak [[mikrobio]] [[patogeno]]ei aurre egiten die, eta bere barnean garatzen diren [[zelula]] gaiztoak (tartean direla [[tumore|tumoralak]]) suntsitzen ditu. Halaber, [[immunitate]]-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.<ref> Aldaba, J., López P., Pascual, MM., Urzelai, A: Biología 2. Batxilergoa, Elkar (2006), 356 orr. ISBN: 84-783-222-1 </ref><ref> Delvis, Peter J. (2016) [https://www.msdmanuals.com/es-cl/professional/inmunología-y-trastornos-alérgicos/biología-del-sistema-inmunitario/panorama-general-del-sistema-inmunitario Panorama general del sistema inmunitario] Merck Sharp & Dohme Corp </ref>
 
[[Bizidun|Bizidunekin]] batera immunitate-sistemak ere [[Eboluzio|eboluzionatu]] egin du. Bizidun sinpleenek ([[bakterio]]ek, adibidez) [[entzima]] bereziak dituzte [[birus]]en erasoak neutralizatzeko. Bizidun [[ornogabe]]ek, molekula bereziak ez ezik, [[fagozito]]ak ere badituzte partikula arrotzak suntsitzeko. Dena den, zalantzarik gabe immunitate-sistema sofistikatuenak [[ornodun]] garatuenek dituzte: [[Proteina|proteinez]] gain, zelula, [[Ehun (biologia)|ehun]] eta organo espezializatuak dauzkate, elkarlanean aritzen direnak, funtzio defentsibo konplexuak burutu ahal izateko.<ref> Beck, Gregory; Gail S. Habicht [http://people.scs.carleton.ca/~soma/biosec/readings/sharkimmu-sciam-Nov1996.pdf Immunity and the Invertebrates] Scientific American, 1996ko azaroa, 60–66 orr. </ref>