Lizarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
[[Ega]] ibaiak Lizarra zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera, [[Urederra]] ibaiaren ur-emaria (15,16 m/seg batez beste) jaso eta gero. [[Urederra]]k aldi berean, [[Eraul]] ibaiaren emaria (7,11 m/seg batez beste) jasotzen du.
 
Lizarra bi klimaren artean dago: batetik mediterraneo-kontinentala, [[Ebro]] ibarrekoa, eta bestetik [[Burunda]]ko klima ozeanikoa. [[Urtarril]]ean, batez besteko tenperatura 3,9 °C da, eta minimoa 0,1 °C; [[uztail]]enean, batezbestekoa 20,5 °C da, eta maximoa 27,2 °C. Historian izandako tenperaturarik muturrekoenak -14,5 °C eta 41 °C izan dira. Urteko batez besteko prezipitazioa 650 eta 700 mm bitartekoa da, urte osoan banaturik, baina batez ere [[udazken]] eta [[udaberri]] inguruan. Hilik idorrenak [[uztail]]a eta [[abuztu]]a dira.
 
Klima kontinentalaren eta atlantikoaren artean dagoenez, landaredia trantsizioko klima batena da, [[haritz|harizti]] eta [[pago arrunt|pagadiak]] alde batetik, eta [[Arte (zuhaitza)|artadiak]] bestetik. Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko baso gehienak desagertu egin dira, eta euren tokian zuhaixkak hazi dira, [[izpiliku]]a, [[ezkai]]a eta abar.