Kemi: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
|||
63. lerroa:
[[XX. mendea|XX. mende]] hasieran, [[Errusiako Iraultza|Iraultza]] ondoren [[Errusiako Behin Behineko Gobernua|Errusian]] zebilen giro nahasiari probetxu atera nahian, [[finlandia]]rrek independentzia aldarrikatu zuten 1917an. Independentzia kontuan [[finlandia]]r gehienak ados zeuden arren, bi alderdi nagusienen botere nahiak herrialdea [[Finlandiako Gerra Zibila|Gerra Zibilera]] bultzatu zuen. [[Oulu]], [[Tornio]] eta Kemi, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunaren]] laguntza zuen [[Finlandiako Armada Gorria|Armada Gorriak]] kontrolatzen zuen [[Finlandia]] iparraldeko eremu bakarra zen. Hiri hauetako herritar gehienak industrian ziharduten langile sozialistak zirenez, [[Finlandiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] deklaratu zen unean bertan, hiria [[Finlandiako Armada Gorria|Armada Gorriaren]] menpe ezarri zen. Dena den, [[Finlandiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] galdu ostean, Finlandia herrialde subirano bihurtu zen eta administrazio berriak [[Ouluko probintzia]] zatitu, [[Lappi|Lappiko probintzia]] berria sortu eta [[Rovaniemi]] hiriburu izendatu zuen 1938an. Hiriburu berriak Kemik edo [[Tornio]]k zuten nagusitasuna ez zuen arren, izendapen horren arrazoi ofiziala, hiriburua, [[Petsamo]]ko nikel-meatzea kontrolatzeko gai zen hiria izango zela izan zen. Askoren ustez izendapen horrek mendeku kutsua izan zuen, bi hiriek [[Finlandiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] [[Finlandiako Armada Gorria|Armada Gorriari]] laguntza eman baitzioten; dena den, iparraldera zuzendutako azpiegitura berri guztiak [[Rovaniemi]]ra iristen hasi ziren itsas hiri industrialen kaltetan <ref>[http://vesta.narc.fi/cgi-bin/db2www/sotasurmaetusivu/main?lang=fi Suomen sotasurmat] Historiaa. 2010.10.29</ref>.
[[Fitxategi:FinnishTroops Tornio1944 005.jpg|300px|ezkerrera|thumb|Soldadu [[finlandia]]rrak [[Tornioko gudua]]n (1944).]]
Herrialdea berpizten hasi zenean, urte batzuk geldituta izandako hiriko industriak garatzeari ekin zion berriro ere. [[1920ko hamarkada]]n beste enpresa berri bat sortu zen, [[Veitsiluoto Oy]] ospetsua. [[Laitakari]] uhartean zegoen zerrategia ere, izandako hiru sute handiekin batera, handitzen eta eraberritzen joan zen, eta industriak izandako iraultzagatik batik bat, hiriko biztanleriak gorakada izugarria izan zuen; Kemi 3.500 biztanleko herria izatetik 17.000 biztanle izatera pasa zen. 1939. urtean, [[Ajos]] uharteko [[Kemiko portua|portu berria]] eraikitzen bukatu eta [[Kemi-Tornio aireportua]] ireki zuten; [[1930eko hamarkada|30eko hamarkada]] oparotasunaren garaia izan zen. Baina, hiriaren bigarren urre-aro honetan, [[Bigarren Mundu Gerra]]k eztanda egin zuen kontinente zaharrean. Herrialdeak bere independiente estatusa mantendu nahian eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] bere lurraldetik urruntzeko helburuarekin, [[Hirugarren Reicha]]rekin bat egin zuen. [[Norvegia]]tik iritsitako tropa [[Hirugarren Reicha|alemaniarrak]] eta [[Suediar Boluntarioen Taldea]] hirian egokitu ziren eta [[Botniako golkoa]]ren defentsa antolatzeari ekin zioten.
[[Bigarren Mundu Gerra]] osteko urteetan, [[Finlandia]]k izugarrizko hazkuntza izan zuen ekonomikoki eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, [[Gerra Hotza|Gerra Hotzean]] neutral aldarrikatu, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEk]] ezarritako isuna ordaindu eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin. Hasiera batean, [[Bigarren Mundu Gerra|Mundu Gerran]] [[Rovaniemi]] hiriburua erabat suntsituta izan zenez, Kemik [[Lappi]]ko hiriburu administratiboaren funtzioa bete zuen. Dena den, funtzio hau berreraiketa lanek iraun zuten bitartean baino ez zuen bete, 1945etik 1947ra.
78. lerroa:
Kemi [[Finlandia]]ko industria-hiri nagusietakoa izan denez, iparraldeko muturretik hegoaldera salgaiak esportatu eta inportatzeko garraiobideen beharra izan du betidanik, ondorioz, gaur egun, hoberen komunikatuta dagoen [[Lappi]]ko hiria da. Azpiegitura hauen artean, [[Europa]]ko itsas-hiri nagusienekin bat egiten duen [[Kemiko portua|portua]], [[Helsinki-Vantaa aireportua|Helsinkirekin]] airez egunero elkartzen duen [[Kemi-Tornio aireportua|aireportua]], herrialdea zeharkatzen duen [[Valtatie 4]] eta [[Valtatie 29|29]] autobideak, eta [[VR-Yhtymä]] garraio-konpainiaren trenbide-sarea daude.
[[Kemi-Tornio|Kemi-Tornio Ardatzeko]] eta Lappiko gainontzeko udalerriekin bat egiteko garraiobide erabiliena autoa da. Hiritik bi autobide igarotzen dira, [[Finlandia]] hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen [[Valtatie 4]] eta Kemitik (zehazki [[Keminmaa]]tik) [[Tornio]]ra doan [[Valtatie 29]] autobideak. Lehenbizikoa, herrialde osoko autobide luzeena da eta, guztira, [[Helsinki]]tik [[Utsjoki]]ra, 1.295 km-ko luzera du. [[E8 europar bidea|E8a]] eta [[E75 europar bidea|E75a]] osatzen duten autobideetako bat da eta [[Oulu]] eta [[Rovaniemi]] hirietatik igarotzen denez,
{{valtatie|4}}{{europar errepideak|8}}{{europar errepideak|75}} [[Valtatie 4]]: [[Helsinki]]-[[Lahti]]-[[Jyväskylä]]-[[Oulu]]-[[Rovaniemi]]-[[Utsjoki]]
186. lerroa:
[[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] herrialdeekin eta Finlandiako gainontzeko udalerriekin alderatuta, Kemin, 15 urte baino gutxiagoko biztanleriaren ehunekoa nahiko baxua da, %14,3koa, eta 65 urte baino gehiago dituztena, aldiz, altua, %19,5ekoa. Erlijioari dagokionez, gehienak [[luteranismo|luteranoak]], bereziki [[laestadianismo]] mugimendu kontserbadorekoak, edo sinesgabeak dira. Hirian, guztira, bi eliza luterano daude, 1.200 fededunentzako eserlekua duen [[Kemiko eliza]] nagusia eta [[Hepola]] herri-auzoan dagoen [[Veitsiluotoko eliza]] txikia. Bestalde, hirian [[errusia]]r komunitate txiki bat ere badagoenez, aipatzekoa da Lappiko eliza [[eliza ortodoxoa|ortodoxoetako]] bat ere bertan dagoela, 1962. urtean eraiki zen [[San Joan Bataiatzailearen Jaiotzaren eliza]].
Gaur egun, [[Rovaniemi]] hiriburua ondoren, Lappiko hiri jendetsuena eta motore ekonomikoa izaten jarraitzen du. Esan bezala, industriak hiriaren bizimodua baldintzatu du hein handi batean, eta ez dago esan beharrik langileriaren joera politiko nagusia zein den. Kemik [[Finlandiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] [[Finlandiako Armada Gorria|Armada Gorriari]] emandako laguntzagatik, [[Finlandiako Alderdi Komunista|Alderdi Komunistak]] udalbatzan izan duen nagusitasunagatik eta, [[1950eko hamarkada|50eko]] eta [[1970eko hamarkada|70eko]] hamarkadetan langileek antolatu zituzten [[#Historia|greba bortitzen]] eskutik, hiriak "''Punaisena Keminä''" edo "Kemi Gorria" ezizena merezimendu osoz irabazi du <ref>[http://pxweb2.stat.fi/Dialog/Varvalagg.asp?ma=050%5Fvaerak%5Ftau%5F104%5Ffi&ti=V%E4est%F6+i%E4n+%281%2Dv%2E%29+ja+sukupuolen+mukaan+alueittain+1980+%2D+2008&path=../Database/StatFin/vrm/vaerak/&lang=3&xu=&yp=&nr=2&aggfile(2)=Ik%E4kausi+%2D14%2C+15%2D64%2C+65%2D&prevagg=NNNN&mapname=&multilang=fi Tilaskokestus] Suomen tilastotiede. 2011.02.04</ref>.
201. lerroa:
<small>{{sup|1}} 1931. urtean, Kemiren azalera handitu egin zen 5,6 km²-tik 83,5 km²-ra; ondorioz, hiriak, ondoan zituen herri txiki batzuk eskuratu zituen. [[#Historia|Lehenbiziko urre-aroa]]. </small><br /><small>{{sup|2}} Hiriak biztanle gehien eduki zituen urtea 1967a izan zen, guztira, 29.830 lagun.</small>
Nazioartean ospetsuenak diren
[[Fitxategi:Lansi Pohja Central Hospital 20090608.JPG|300px|eskuinera|thumb|[[Länsi-Pohja Ospitalea]]; atzean, [[Botniako badia]]ko uharteak.]]
Gizarte mugimenduek Kemin izan duten eragina ere politikan antzeman da. Hiriak, politikari ezkertiar asko esportatu ditu Finlandiara, baina hauetatik ezagunena [[Koalizio Nazionala Alderdia|Koalizio Nazionala]] eskuin alderdiko kide den [[Jari Vilén]] [[Eduskunta|parlamentaria]] da. Bestalde, kirolak ez du nahibesteko arrakasta izan udalerrian eta ez da aparteko kirolaririk irten bertatik. Aipatzekoak dira herrialdean hala-nolako ospea irabazi duten [[Kilmarnock F.C.|Kilmarnock]] futbol-taldean jokatzen duen [[Anssi Jaakkola]] atezaina, [[JJK Jyväskylä]]ko [[Juha Pasoja]] atzelaria, [[Mika Halvari]] [[pisu jaurtiketa|pisu jaurtilaria]] eta [[Udako Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetan]] hainbat domina irabazi dituen [[Jari Lipponen]] arkularia <ref>[http://www.vilen.fi/ Jari Vilén] 2010.12.29</ref><ref>[http://www.sports-reference.com/olympics/athletes/li/jari-lipponen-1.html Jari Lipponen] 2010.12.30</ref>.
225. lerroa:
* '''[[Lumilinna|Elur-gaztelua]]''' edo '''[[Lumilinna]]''': izotzez eta elurrez bakarrik eginik dagoen [[Finlandia]] osoko eraikin handiena da. [[Botniako badia]]ren ertzean dago, [[Sauvosaari]] auzoan, eta urtez urte eraikitzen den munduko eraikin bakarra ere bada. Lumilinna hiriko erakunde nagusiek [[Kemi-Tornio]]ko negu turismoa sustatzeko abian jarritako egitasmo baten eskutik iritsi zen 1995ean eta irekirik egoten den bitartean, urtarrilaren bukaeratik apirilaren hasierara gutxi gorabehera, Kemiko ekitaldi garrantzitsu gehienak bertan antolatzen dira, hala nola, antzerkiak, izotz-arte erakusketak eta dantza- eta opera-saioak. Arkitektura edo eraikinaren diseinua urteko gaiaren arabera aldatu egiten da –aurtengoa, esaterako, kirola da–, baina leku finkoa duten hiru mugiezin daude: elur-jatetxea, elur-hotela eta elur-kapera. Lumilinna elur-sasoian baino irekirik ez dagoen arren, bisitari gehien jasotzen dituen [[Itsas Lappi]]ko eraikina da, iaz, guztira, 104.000 lagun inguru; eskualdeko eraikin arrakastatsuena da <ref>[http://www.snowcastle.net/fi/lumiravintola/ Lumilinna] 2011.02.08</ref><ref>[http://yle.mobi/w/uutiset/yle24/ns-yduu-111719-1587085 Kemin Lumilinnassa yli 100 000 vierasta] 2011.02.10</ref>.
* '''[[Jalokivigalleria|Harribitxi galeria]]''' edo '''[[Jalokivigalleria]]''': Finlandia osoko harribitxi galeria handienetako bat da. Galeria 1986an ireki zen, Teuvo Ypyä
[[Fitxategi:Kemi Church 2006 03 05 version 2.jpg|275px|eskuinera|thumb|[[Kemiko eliza]] negualdeko elurpe hotzean.]]
* '''[[Historiallinen Museo (Kemi)|Historia Museoa]]''' edo '''[[Historiallinen Museo (Kemi)|Historiallinen Museo]]''': 1993. urtean sortu zen eta hiriko historiari buruz diharduen museoa da. [[Sauvosaari]]ko eraikin ederrenetako batean dago, alegia, [[Birger Federley]] arkitektoak [[Nordea]] banketxearentzat 1928an eraiki zuen estilo klasizistako eraikinean. [[1940ko hamarkada|40ko hamarkadan]] [[Kemiko Udala]]ren eskutara iritsi zen eta, azkenean, 1993. urtean, historia museoaren egoitza nagusia bihurtu zen. Erakusketentzako 140 m²-ko aretoa dago eta zuzendaria Helka Savikuja historialaria da. Bertatik, herrialdetik eta mundu osotik pasatzen diren erakusketak ikus daitezke eta erakusketa hauek, [[Finlandiako historia|Finlandia]] eta bereziki [[#Historia|Kemiko historiarekin]] zerikusia izan ohi dute <ref>[http://www.kemi.fi/historiallinenmuseo/ Historiallinen museo] 2010.11.28</ref>.
* '''[[Kemiko eliza]]''': hiriko parrokiaren egoitza nagusia eta [[Lappi]]ko eliza [[luteranismo|luterano]] ikusgarriena da. [[Josef Stenbäck]] arkitekto finlandiarrak diseinatu zuen eta mortero adreiluz eraikia izan zen 1900. eta 1902. urteen artean. Eraikina arkitektura [[Arkitektura neogotiko|neogotikoaren]] eta [[Arkitektura nazional erromantikoa|nazional erromantikoaren]] arteko nahasketa arrakastatsuaren adibidea da, baina batik bat, izokin-kolore bereziagatik da ezaguna. [[Ouluko diozesia|Ouluko diozesiko]] gotzainak, [[Juho Koskimies]]ek inauguratu zuen 1903ko martxoaren 8an eta eskualdeko eliza handiena bihurtu zen. Guztira, 1.200 fededunentzako eserlekua dauka eta hegoaldean, hiriko hilerria eta gerra-oroitarriak ere daude. Objektu baliotsuenak tamaina handiko botozko itsasontzi zuria eta [[Kangasalako Organo Fabrika]]n 1935an eginiko organoa dira. Hain zuzen, [[Eskandinavia]]ko eraikuntza tradizioa, itsasoa eta azpieskualdeko kultura oso presente daude lan honetan eta
* '''[[Sampo izotz-hauslea]]''': munduko [[izotz-hausle]] turistiko bakarra eta hiriko ikusgai bereziena da. 1961. urtean itsasoratu zuten eta hogeita hamar urtez [[Botniako badia]]ko merkataritza-bideak neguan irekirik mantentzeaz arduratu zen 1991 arte. Ontziaren egoitza, [[Kemiko portua|portuaren]] Ajosko kaia da eta [[Sampo izotz-hauslea|Sampo Tours]] erakundeak kudeatzen du. Ontziak 75 m-ko luzera eta 17,4ko zabalera dauka; gainera, 70–120 cm-ko izotz geruza hausteko gai da eta eskifaia hamasei marinelek osatzen dute. Gaur egun, abendu bukaeratik apirilera, lau orduko ibilaldiak antolatzen dira ia egunero. Abenduaren 31ean, [[Gabonzahar|urtezaharrean]], gaueko txangoak ere antolatzen dira urte berria [[Botniako golkoa|Botniako golko]] izoztuaren erdian eta [[aurora polar|ipar argipean]] hasteko. Antolatutako txango hauetan ere, bidaiari ausartenak ur-izoztuan bainatzen dira. Iaz, guztira, 85.000 bidaiari inguru izan zituen izotz-hausleak <ref>[http://www.sampotours.com/pages/etusivu.php?lang=FI Jäänmurtaja Sampo] Sampo Tours. 2010.09.11</ref>.
251. lerroa:
|[[Veitsiluodon Vastus]]||||Bandya||[[Jääpallon naisten SM-sarja|SM-sarja]]<br />[[Suomi-sarja (bandya)|Suomi-sarja]]||||[[Hepolan kenttä]]
|}
Talde ospetsuena [[Ykkönen]] bigarren mailan jokatzen duen [[Palloseura Kemi Kings|PS Kemi Kings]] da. Futbol-taldea hiriko hiru futbol-taldeek, [[Kemin Palloseura]] (KePS), [[Kemin Pallotoverit-85]] (KPT-85) eta [[Visan Pallo]]k bat egin zutenean sortu zen 1999. urtean. Bateratzearen ondoren [[Palloseura Kemi Kings|PS Kemi Kings]] taldeak lortu duen postu onena [[2009ko Ykkönen|Ykkönengo]] zazpigarren postua da 2009an; azkeneko [[2010eko Ykkönen|denboraldian]], aldiz, bederatzigarren gelditu zen. Emaitza hauek urruti daude [[Kemin Palloseura|KePS]] taldearen ibilbidetik, honek bai, [[Mestaruussarja]] lehen mailan bost urtez jokatzea lortu baitzuen. [[Palloseura Kemi Kings|PS Kemi Kingsen]] etsai nagusia, bestalde, [[Tornio]] bizilaguneko [[Tornion Pallo -47|TP -47]] taldea da. Gaur egun [[Kakkonen|hirugarren mailan]] jokatzen duen arren, bien arteko norgehiagokak biziak izaten dira, eta nahiz eta, futbola herrialde eta hiriko kirol nagusia ez den, ehunka zale joatzen dira [[Sauvosaari Kirol Zelaia|Sauvosaari kirol zelaira]]. Aipatzekoa da, azkenik, talde honetatik, edo honen aitzindarietatik,
Nesken Merilappi United taldea 4. mailan.
257. lerroa:
Herrialdeko kirol ospetsuena, hain zuzen, izotz-hockeya da, eta hirian bi talde daude. Harrobi sendoa duten arren, taldeak ez dira, orain arte behintzat, oso arrakastatsuak izan. Ezagunena, [[Kemin Lämärit]], [[Miehet Suomi-sarja|Suomi-sarja]] hirugarren mailako talde boteretsua da eta 1972an sortua izan zen. [[HC Kemi]], aldiz, [[III divisioona]] bosgarren mailako taldea da, gutxinaka hazten ari dena. Bien egoitza [[Perämeren jäähalli]] izotz-pista da <ref>[http://www.keminlamarit.com/etusivu.html Kemin Lämärit] 2011.02.11</ref><ref>[http://www.hckemi.com/info/historia/ HC Kemi] 2011.02.11</ref>.
[[Fitxategi:SASeptember07.jpg|275px|eskuinera|thumb|[[Sonata Arctica]] musika-taldea 2007ko kontzertuan.]]
Bestetik, hiriko talde arrakastatsuenak, [[Veitsiluodon Vastus]] [[bandy]]-taldeko bi kategoriak dira, emakumezkoena eta gizonezkoena. Lehenengoak, [[Jääpallon naisten SM-sarja|SM-sarja]] lehenbiziko mailan jokatzen du eta ospatu ziren lehen bi txapelketak irabazi zituen 1979 eta 80an. Gizonezkoek, aldiz, ibilbide luzeagoa dute eta lau [[Bandyliiga]] ([[Finlandia]]ko liga gorena) irabazi dituzte; dena den, gaur egun, [[Suomi-sarja (bandya)|Suomi-sarja]] bigarren mailan daude. Azkenik aipatzeko taldea [[Pohjan Jousi]] da, [[euskara]]z ''Ipar Udaberria''. Arku-tiroan oinarritzen den talde honetako bi
=== Ospakizun bereziak ===
272. lerroa:
Hiriak gehien esportatzen dituen produktuak papera eta zelulosa-orea dira; inportatutakoak, aldiz, eskualde osorako beharrezkoak diren erregaiak eta pigmentuak. Inportazioen pisua esportazioena baino handiagoxea da, 2009an 1,13 milioi tona esportatu eta 1,17 tona inportatu baitziren. [[Tornio]] bizilaguneko [[Tornioko portua|portuarekin]] batuz gero, Finlandiako portu garrantzitsuenetako bat dira <ref>[http://www.finnports.com/statistics.php?series=2009&table_id=17 Suomen satamat tilastot] 2010.10.20</ref>.
Lan egiten duten herritarren, hau da, herritar aktiboen banakaeta ondokoa da lan egiten duten sektorearen arabera (2008);
Turismo-bulegoak jarduera asko antolatzen ditu, hauen artean, [[husky]] txakurrek edo [[elur-orein]]ek gidatutako lera safariak edota arrantza ikastaroak [[Kemi (ibaia)|Kemijokin]]. Hauek Lappira doazen bisitari gehienek egiten dituzten jarduerak dira eta inguruko ipar natura bitxia ezagutzeko aukera ematen dute; Isohaara zentral hidraulikoaren ondoan, gainera, "''Vallitunsaari''" izeneko ur-pasabide bat dago eta bertan, [[Kemi (ibaia)|Kemi]] ibaiko [[izokin]] ospetsuak arrantzatzeko aukera dute zortedunek. Azken urteotan, sasoi honetan hotz handia egiten duen arren, negu turismoa sustatzea erabaki du turismo bulegoak. Honela, [[husky]] txakurrek edo [[elur-orein]]ek gidatutako lera safariez gain, elur-motor safariak ere antolatzen hasi dira eta ondasun nabarmenetan aipatutako [[Sampo izotz-hauslea]]rekin eta [[Lumilinna]] edo [[Lumilinna|Elur-gazteluarekin]] batera, iparraldeko txoko hau herrialdeko leku bisitatuena bihurtu da sasoi honetan <ref>[http://www.lapponiasafaris.com/eng/ Lapponia] Safaris. 2010.09.13</ref><ref>[http://www.merilappi.com/sea-lapland/ENG/mainframe.htm Meri-Lapin matkailu] 2010.08.13</ref>.
|