Kemi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
38. lerroa:
Hiria [[zirkulu polar artikoa]]ren azpian dago, 120 bat km hegoaldera baina [[Azpiartiko|eskualde azpiartikoan]]; horrenbestez, Lappin ezaguna den [[gauerdiko eguzki]] fenomenoa ez da bertan gertatzen. Hala ere, eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da ekainean eta uztailaren hasieran. Bestalde, Kemiko klima nagusia [[klima azpiartiko|azpiartikoa]] da. Tenperaturak leunak izaten dira udaran, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Hilabete hotzenetan, urtarriletik apirilera, Botniako badiako ura izoztu egiten da eta hiriaren 644,85&nbsp;km²-ko ur-gazi azalera, izotz-pista erraldoi bihurtzen da. [[Kemiko portua]] libratu eta merkataritza-bideak irekirik mantentzeko izotz-hausleak erabiltzen dira, horien artean gaur egun helburu bakarra aisia duen [[Sampo izotz-hauslea]]. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, nahiko ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean bi gautatik batean izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[http://www.fmi.fi/research_space/space_11.html Revontulten] 2010.12.17</ref>.
{{Kemiko klimograma}}
Botniako golkoak kostaldeko hiriaren azalera ehuneko handia hartzen du: %86,2. Dena den, itsasoa ez da Kemiko ur-eremuaren erantzule bakarra; ur gaziko 644,53 km²-ez gain, tamaina txikiko aintzirek eta ibaiek ere azalera hori osatzen baitute. Guztira,Aintzira tamainahauen txikikoartean hirudaude, aintzira daudebesteak udalerrianbeste, Ahvenjärvet aintziralaku-multzoa, Takalahti txikia eta izen bereko auzoaren bihotza den [[Takajärvi. aintziraBotniako (Kemi)|Takajärvi]]badiako ospetsua.urak zikin Azkenzeuden haugaraian, udakokemiarrek egun epel eta gozoetan,Takajärviko kemitarrenhareatzetara egonlekujoateko maiteenaohitura izatenhartu zenzuten eta gaur egun oraindik,udako [[Botniakoegun badia]]koepel ura zikina izaten jarraitzen ez duen arren, eguneta atseginetan ertzetako hareatzakaintzira herritarrez betetzen dirada. Hiria zeharkatzen duten ibaiak, bestalde, Vähä Ruonaoja meharra, eta [[Lappi]] ipar-ekialdetik hego-mendebaldera bitan zatitzen duen [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] ospetsua dira. [[Kemi (ibaia)|Kemi]] ibaia [[Errusia]]ren mugan dagoen [[Urho Kekkonengo Parke Nazionala|Urho Kekkonen Parke Nazionalean]] sortu, [[Rovaniemi]] hiriburutik igaro eta [[Botniako golkoa|Botniako golkoraino]] doa; guztira, 552&nbsp;km-ko ibilbidea du. Historian zehar, eskualde guztia zeharkatzeagatik eta [[Ekialdeko Lappi]]ko baso hostotsu, sakon eta ilunetatik enborrak garraiatzeko duen erraztasunagatik [[Finlandia]] osoko ibai garrantzitsuenetako bat izan da. Hiriak ere, bere izena ibaiari zor dio eta ez dago [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] gabeko Kemirik ulertzerik, ibaia hiriaren biziraupenerako ezinbestekoa izan baita.
[[Fitxategi:Selkälokki.jpg|ezkerrera|200px|ezkerrera|thumb|[[Kaio ilun]]a hondarretan.]]
[[Kemi (ibaia)|Kemi]] ibaiaren itsasadarra ehunka uharte eta irla txikik betetzen dute. Urtaroaren arabera itsas-maila aldatzen denez eta noizbehinka harkaitz berriak ere azaleratzen direnez, ezinezkoa da uharte hauen kopuru zehatza ematea; dena den, Kemiren azaleran, gutxi gorabehera berrehunen bat zenbatu dituzte. Gutxi batzutan etxeak eta azpiegiturak ere aurki daitezke, sasoia bertan igarotzen duten udatiarrak baitaude. Uharte handi eta garrantzitsuenen artean, [[Kemiko portua|portua]] dagoen [[Ajos]], hiritik gertu dauden [[Pajusaari]], [[Kuivanuoro]], [[Sotisaari]] eta [[Veitsiluoto]], uda-etxe asko dauden [[Selkäsaari]], eta [[Perämeri Parke Nazionala]] osatzen duten [[Iso-Huituri]] eta hegoaldeko muturrean dagoen [[Selkä-Sarvi]] daude. Aipatzekoa da, azkenik, antzinean uharte bat izan zen eta gaur egun hirigunea den [[Sauvosaari]] auzoa.