Proletarioen diktadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Proletarioen diktadura''', teoria [[marxismo|marxista]] eta ideologia [[komunista]]ren arabera, trantsiziozko sistema [[politika|politikoa]] da, [[proletario]]ek, [[burgesia]] baztertuz, aginte politikoa eta ekoizpideen jabetza ([[iraultza]]ren bidez) eskuratu ondoren, indarrean jarriko dena. Etapa honi [[sozialismo]] ere deitu dio hainbat autorek. Termino hau marxismoaren sortzaileek hartu zuten, [[Karl Marx]] eta [[Friedrich Engels|Fiedrich Engelsek]], [[XIX. mendea]]n, [[Parisko Komuna]] adibidetzat hartuta.
 
[[Karl Marx]]en ustetan, [[Parisko Komuna]]n egin zen proletarioen diktadurarako lehen saio nagusia. 1917ko [[Errusiako Iraultza]]ren ondoren, langileen diktadura abiarazi zuten [[boltxebike]]ek gobernu gisa. [[Sobietar Batasun]]eko gertaerak oinarritzat harturik, langileen diktaduraren prozedurari buruzko ikuspegi desberdinak sortu ziren pentsalari marxisten artean. [[Trotski]]ren aburuan, [[1921]]etik aurrera Sobietar Batasunean bideratu zen prozesua, langileen diktadura baino, langileei oro har ezarri zitzaien sistema burokratiko eta askatasunen murriztailea izan zen, teori marxista-leninistetatik at. [[Mao]]ren teorien arabera, bestalde, herrialde erdifeudal edota erdikolonialetan proletarioen diktadura ezarri aurretik ezinbestekoa da iraultza sozialistak eskatzen dituen baldintzak antolatzeko herri-errepublika demokratikoa eratzea, kapitalismoak egiteke utzitako aurrerapen demokratikoak proletarioek beste herri-mailekin, batez ere nekazariekin, batera burutzeko.
 
Pentsalari askok kontsideratzen dute, marxismoaren proletarioen diktaduraren ikuspuntua [[demokrazia]]ri lotuta doala eta ezin duela hartu alderdi bakarreko Estatuaren forma. Jatorria ikertu ezkero, ikusi daiteke bere helburua ez dela inoiz [[diktadura]] izan (normalean erabiltzen den zentzuan), gobernu mota demokratiko bat izango litzatekeela baizik. Teoriak dio, Estatu demokratiko bat izango litzatekeela, [[sufragio unibertsal]]duna. Hala ere, kritikoek baieztatzen dute sufragio unibertsala eta demokrazia zuzena ezin direla alderdi totalitario batekin batera egon.