Eskoziako Alderdi Berdea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Alderdi politiko infotaula | izena = Eskoziako Alderdi Berdea</br><small>Scottish Green Party</br>Pàrtaidh Uaine na h-Alba</br>Scots Green Pairtie</small> | ikurra = Scottish...»
(Ez dago alderik)

17:42, 25 ekaina 2020ko berrikusketa

Eskoziako Alderdi Berdea (Eskoziako gaeleraz: Pàrtaidh Uaine na h-Alba, eskozieraz: Scots Green Pairtie eta ingelesez: Scottish Green Party edota Scottish Greens) Eskoziako alderdi politiko berde eta ekologista bat da. Eskoziako independentziaren alde dago ere, eta 2014ko erreferendumean baiezkoaren alde egin zuen kanpaina.

Eskoziako Alderdi Berdea
Scottish Green Party
Pàrtaidh Uaine na h-Alba
Scots Green Pairtie
BuruzagiaPatrick Harvie
Lorna Slater
Sorrera1990
EremuaEskozia
Egoitza nagusia17b Graham Street, Edinburgh
Ideologia politikoaEkologismo, eskoziar independentismoa, errepublikanismo, europazaletasun
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Berdea
Eserlekuak erakundeetan
Eskoziako Legebiltzarrean
6 / 129
Tokiko kontseiluetan
19 / 1.227
Komunen Ganberan
(Eskoziako hautetsiak)
0 / 59
greens.scot

Alderdia 1990ean sortu zen, Erresuma Batuko Alderdi Berdea hiru alderdi independentetan banatu zenean: Eskoziako, Ipar Irlandako eta Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdeak. 1999an Eskoziako Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan legebiltzarkide bat lortu zuen, Erresuma Batuko historiako lehenengo parlamentari berdea eskuratuz.

Buruzagiak

Eskoziako Alderdi Berdearen buruzagiak
1990–2002 Robin Harper
2002–2004 Eleanor Scott
2004–2007 Robin Harper Shiona Baird
2007–2008 Alison Johnstone
2008–2011 Patrick Harvie Eleanor Scott
2011–2013 Martha Wardrop
2013–2019 Maggie Chapman
2019–Gaur Lorna Slater

2004tik aurrera Alderdi Berdeak bi buruzagi izan ditu.

Hauteskunde emaitzak

Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[1]
Urtea Barrutien
botoen %
Eskualdeen
botoen %
Eserlekuak Gobernua
1999 - %3,6
1 / 129
Laborista+Liberal Demokratak
2003 - %6,9
7 / 129
Laborista+Liberal Demokratak
2007 %0,1 %4,0
2 / 129
SNP gutxiengoan
2011 - %4,4
2 / 129
SNP
2016 %0,6 %6,6
6 / 129
SNP gutxiengoan
Komunen Ganberarako hauteskundeak[2]
Urtea Botoen % Eskoziako
eserlekuak
2001 %0,2
0 / 72
2005 %1,1
0 / 59
2010 %0,7
0 / 59
2015 %1,3
0 / 59
2017 %0,2
0 / 59
2019 %1,0
0 / 59
Europako Parlamenturako hauteskundeak[3]
Urtea Botoen % Eserlekuak
1999 %5,8
0 / 8
2004 %6,8
0 / 7
2009 %7,3
0 / 6
2014 %8,1
0 / 6
2019 %8,2
0 / 6

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Regional distribution of seats» UK Political Info (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 30).
  2. (Ingelesez) «Political data from 1945 to the present» UK Political Info (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 30).
  3. (Ingelesez) «European Union—political news headlines and media resources» UK Political Info (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 30).

Kanpo estekak