Hipnosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa:
*Hipnosi sakona edo 3. gradua: Hipnotizaturik dagoen pertsonak ez du harremanik kanpoko munduarekin eta hipnotizatzailearekin bakarrik dago harremanetan. Gorputz osoa oso astuna da. Hipnotizatuak begiak ireki ditzake trantzetik atera gabe, eta mota guztietako haluzinazioak (bisualak, entzumenezkoak edo usaintsuak) eragin dakizkioke <ref> D'Arbó: El inmenso poder de la hipnosis, Ed. Plaza Janés (1977), 195-198 orr. ISBN: 84-01-31108-X </ref>. Elektroentzefalogramako erregistro batek theta uhinak erakutsiko ditu <ref> [https://hipnosisclinica.org/analgesia-hipnosis/ La analgesia con hipnosis] Org Hipnosis </ref>. Analgesia hipnotikoa ere fase honetan lor daiteke. Hirugarren graduan izaten dira baldintzarik egokienak pertsona horrengan portaera eta nortasun aldaketak eragiteko.
 
Hipnosi sakona egoeratik irten ondoren pertsona askokasko ez dira hipnotizatua egon diren bitartean gertatuaz gogoratzen, amnesia post-hipnotikoa agertzen baita. Hipnosia sarritan erabili izan da nerbio sistemaren eritasunak ([[histeria]], [[obsesio]] egoerak, etab.) eta [[toxikomania]]k ([[alkoholismo]]a adibidez) sendatzeko <ref> [http://www.grupohipnosiscopcv.es/ Grupo de Hipnosis Psicológica] Colegio Oficial de Psicólogos Comunidad Valenciana </ref>. Psikoterapian ere sarritan erabiltzen da gaixoak ahaztuak dituen edo arbuiatzen dituen bere bizitzako zenbait gertaera edo pasadizo traumatikoak gogoratzeko. Gaitz psikosomatikoen tratamenduan, azkenik, tresna oso baliotsua da eta arrakasta handiz aplikatu dute psikiatrek zein sendagileek.
 
Hipnosiaren inguruko teoria askok, fenomenoaren dekribapena [[burmuin]]aren aktibitatearen bitartez azaltzen saiatzen dira. Beste batzuk aldiz, esperientzia fenomenologikoetan zentratzen dira.