Meret Oppenheim: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
[[1927]]an alemaniar [[espresionismo]]aren, [[kubismo]] eta [[fauvismo]]aren obren kopiak biltzen hasi zen. [[1930]]ean bere marrazkietako bat argitaratu zen ''Le Surrealisme Même'' aldizkari ospetsuan. Basileako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen.
 
[[1932]]an [[Paris]]a joan zen, eta [[Grande Chaumière AkademianAkademia]]n lan egin zuen. Poemak idatzi eta marrazkiak egin zituen, eta han-hemen aurkitutako gauzak erantsi gero. [[Max Ernst]]en obra eta [[Alberto Giacometti]] ezagutu zituen. Garai hartan, ''L'oreille de Giacometti'' moldatu zuen, gero 1959an brontzean egina.
 
1933tik 1937ra bitartean, surrealisten erakusketetan parte hartu zuen, eta 1934an olio-pintura lantzen hasi zen. [[1936]]an ''Déjeuner en Fourrure'' obra ospetsua egin zuen: plater bat, katilu bat, eta koilara bat, larruz estaliak. Garai hartan bakarkako lehen erakusketa egin zuen, Basileako Schulthess galerian. New Yorkeko Arte Modernoko Museoan, Fantastic Art, Dada Surrealism erakusketan parte hartu zuen. Urte horietan bitxiak eta moda-diseinuak eginez atera zuen bizimodua.