Zero zabor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
31. lerroa:
 
"Zero zabor" ikusmoldeak, beraz, hondakinen kudeaketa alternatiboa proposatzen du, kudeaketa konbentzionala baino aurreztaileagoa, non baliabide berriak etengabe erabiltzen diren [[errausketa|errauste]] edo [[zabortegi|lurperatze]] bidez galdutako baliabideak ordezteko. Bestalde, "Zero zabor" ikusmoldeak prozesu honek sortutako [[kutsadura]] asko murriztea dakar, zabortegia eta errausketa gutxienekora murriztuz. Tokiko enplegu iraunkor eta deslokalizaezinen iturri ere bada, [[ekonomia zirkular]]rago baten barnean.
 
Oro har, soiltasunetik hasita, hiru puntutan laburbil daiteke "zero zabor" estrategia:
*hondakinen errausketa ezabatzea eta bilketa-sistema egituratzea
*industrian gai birziklatuen erabilera, partikularrengan gauzen konpoketa eta hondakin-kopurua murrizten duten [[bizimodu]]ak sustatzea
*erabat birziklagarriak, berrerabilgarriak eta konpongarriak diren produktuak diseinatzea eta fabrikatzea.
 
===Norbanakoaren mailan===