Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
170. lerroa:
Zelula eukariotoen DNAn integratuta dauden probirus horietako batzuek beste ezaugarri bat dute: [[tumore]]ak sortzen dituzte. Probirusak zelula normalaren eraldaketa edo transformazioa eragiten du, zelula kantzerigeno bihurtuz. Probirusaren material genetikoak [[onkogene]]ak ditu, eraldaketa hori sortzen dutenak. Fenomeno horri transformazio birikoa deritzo, eta hainbat tumoreen atzean dago ([[T zelulen leuzemia]] edo [[umetoki-lepoko minbizia]]ren atzean, esaterako).
 
Profagoak eta probirusak denbora luzean egon daitezke zelula ostalariaren barnean, belaunaldiz belaunaldi, sor egoeran. Hori geratzengertatzen da, adibidez, [[HIES]]aren birusarekin. Probirusak edo profagoak egoera horretan daude harik eta kanpoko eragile batek ([[argi ultramore]]ak edo zenbait konposatu kimikok, profagoaren kasuan) berpizten dituzten arte. Hori gertatutakoan profagoak edo probirusak birus berriak sortzeari ekiten dio eta ziklo litikoa hasten da, bakterioaren edo zelula eukariotoaren suntsiketarekin bukatuko dena <ref> Campbell and Reece (2005). Biology. San Francisco: Pearson. 338–339 orr. </ref>.
 
Birusek, azkenik, beste harreman mota bat eratu dezakete infektatutako zelulekin: infekzio latentea. Birusak sor egoeran egoten dira kutsatutako zelulen barruan, partikula biriko berririk sortu gabe; ondorioz, infektatutako zelulak ez dira suntsitzen. Hala ere, une jakin batean zenbait estimuluk birusaren aktibazioa eragiten dute, eta orduan birusa erreplikatzen da eta kutsatutako zelula suntsitu egiten du. Lisogenian ez bezala, infekzio latentean genoma birikoa ez da txertatzen kutsatutako zelularen DNAn.